Kodearen Astea (Code Week)



Del 6 al 21 de octubre de 2018.

Gaur egun bizi garen mundua etengabeko eraldaketan dago teknologiaren aurrerakuntza azkarrari esker. Horren ondorioz, lan egin, komunikatu, erosi edo pentsatzeko modua ere aldatu da. Aldaketa azkar hauei aurre egiteko eta inguratzen gaituenari zentzua emateko behar beharrezkoa da teknologiaren funtzionamendua ezagutzea, baita etapa berriari egokitzeko lagungarriak izanen diren gaitasun berrien garapena ere. 

Kodifikazioa zertan datzan ikasten badugu, inguruko gauzak nola funtzionatzen duten ulertuko dugu eta ez hori bakarrik, ideia berriak eta gauzak sortzeko gaitasuna gureganatzeko balio dezake, bai lan mundurako, bai aisialdirako. Gainera, sormena eta teknologiaren bitartez pertsona desberdinekin lana egiteko aukera izanen dugu, eta horiek,  gure ondoan egon edota munduaren urruneko beste txoko batean bizi daitezke. 

Kodearen Astea mundu guztian urriaren 6tik 21era ospatuko da eta STEM Planetatik eguna iritsi ahala zenbait jarduera proposatuko ditugu.

Informazio gehiago: http://codeweek.eu/

 


Lotura honetan 2017ko Kodearen Astea zein jarduerekin ospatu zen ikus daiteke. 

Kodearen Astea (Code Week)

Zerrendara itzuli