Tecnociencia



Tecnociencia proiektuan zientzia-museo desberdinek 12 eta 18 urteko ikasleei zuzendutako zientzia, robotika eta ikasteketa-zerbitzua bere baitan hartzen dituen jarduera martxan paratu dute, eta horren bitartez, parte hartzaileek gIzarteko talde desberdinek duten erronka erreal eta sozial bati irtenbide teknologiko bat eman beharko diote. Deialdi honen asmoa unibertsitateko ikasleak ez direnen artean teknologiaren gaineko interesa piztea da, eta azken helburua horien bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea izanen da.

2017-2018 ikasturtean bigarren edizioa ospatuko da eta erronkaren izenburua Marteren Esplorazioa izanik, bilatzen den helburua Lurrean desgaitasunen bat duten pertsonentzako erabilgarria den zerbait sortzea izanen da. 

Parte hartuko duten zentru guztiei oinarri amankomunak emanen zaizkie eat ikasleek euren esperientzia eta ezagutzak partekatzea bilatuko da, jolasa eta parte-hartzea ardatz izanen duen ingurune batean. Tecnocienciak erronka berari buruzko bi proba izanen ditu: 
“Marteren esplorazioa”:

  • Ikasketa-zerbitzu filosofia baliatuz erronka erreal bati irtenbidea emanen dion propotipo bat sortu beharko da. 
  • Robotak espazioko-esplorazioarekin zerikusia duten zenbait proba gainditu beharko ditu. Ariketa honek puntuarria izanen da Liga Nacional de Robótica de Competición delakoan, ikasleen atalean. 

Iruñeko Planetarioan aurkeztuko diren proiektuetan ikasleek euskaraz eta gaztelaniaz parte hartu ahalko dute. 

Esteka honetan Iruñeko Planetarioan egindako 2017ko jardunaldia biltzen da


Hona hemen intereseko estekak, baita edizioaren garapenarekin batera izanen diren berrikuntzak: 

La presentación de proyectos se llevará a cabo la mañana del sábado 9 de junio en Planetario de Pamplona.

Zalantzak dituzu? Idatzi helbide honetara info@planetastem.com


Parte hartzaileak:

       

Tecnociencia

Zerrendara itzuli