Zientzia-tailerrak



3 eta 15 urte bitarteko neska, mutiko eta gazteentzako. 

Esperimentuak proposatzeaz gain, planetak, astronautak, konstelazioak, izarrak... modu dibertigarrian lantzen dira. Parte hartzaileei talde lanaren garrantziaz ohartarazten zaie eta sormenaren indarra azpimarratzen da. Gure planetaren baliabide naturalak zaintzeare garrantzia agerian uzteko hainbat ekintza proposatzen dira ere. 

Hurrengo jarduerak STEM Agendan plazaratuko dira eta astez-aste horien berri izateko gure buletina erabil daiteke. 

Tailer hauek larunbatetan izan ohi dira eta edizio bereziak dituzte, zenbait egunez segidan ospatzen direlarik, Aste Santu, uda edota Eguberrietako oporraldietan. 

Azken aldian ospatu direnen artean honako hauek ditugu: ¡Experimenta!, ¡El rojillo Marte!, ¡Estréllate!, Campamento astro-primaveral, Misión: Cuidar la Tierra, Big Bang: ¿Cómo empezó todo?, Campamento Astroveraniego: Curiosidades y sorpresas del Universo, Campamento Lunáticos, Dinosaurios, ¡Ciencia Ficción!, II Edición: Noche de Halloween en el Planetario, VI Edición de taller de teatro: ¡Por Rá y esas pirámides!, Decoración navideña con mucha ciencia... Youtubeko zerrenda honetan zientzia-tailerren momentu batzuk bildu ditugu. 

 

 

 

 

Zientzia-tailerrak

Zerrendara itzuli