2018-2019ko Tecnocienciak Marte eta Berdintasunean oinarrituko diren programazio eta robotikako lanen aurkezpena bilatzen du. 

2018/10/14

2018-2019ko Tecnociencia jarduerak formatu zertxobait desberdinarekin dator aurreko edizioekin alderatuta. 

  • Alde batetik 12-18 urte bitartekoentzat (2000 eta 2006 urte bitartean jaio diren neska-mutilentzat) ikasturte osoko teknologia-tailerra egiteko eskaintzen dugu. 
  • Besteik, ikastetxeek ekimenean doan parte hartzeko aukera izanen dute haur hezkuntzatik hasi eta batxilergoraino (ikastetxeen izen-ematea  info@planetastem.com helbidearen bitartez egin behar dira). 
  • Egindako lan guztiak Teknociencia Ferian aurkeztuko dira 2019ko maiatzen 4ean. Aurten berdintasuna hautatu dugu landu beharreko gai gisa; hori dela eta,  #roboticaporlaigualdad ekimenetik etorriko diren hainbat ideia ere baliatuko ditugu. Ekimen horrek programazioa eta robotika pertsona guztiei hurbiltzeko nahia du STEM bokazioak sustatzeko baliabide eta formazioa eskainiz, eta Artearen A letra ere laburdurari gehituz. Halaber, robotika inklusiboa eta anitza bultzatzen du, genero berdintasuna kontutan hartuz eta hezkuntza-zerbitzu proiektuek gizarten eragina izan dezaten bilatzen du.

#Roboticaporlaigualdad ekimenak robotikan interesa duten pertsonak biltzen ditu eremu horretan berdintasuna bultzatzeko. Parte nahi duen pertsona oro sare sozialen bitartez deitzen diren bileretara gonbidatuta daude. Orain arte topagunea Iruñeko Planetarioa izan da. Jarrai ezazu #roboticaporlaigualdad traola twitterren.  +info 

#roboticaporlaigualdad

 


 

ESKOLAZ-KANPOKO TECNOCIENCIA TAILERRA IRUÑEKO PLANETARIOAN

[Tailer hau momentuz gaztelaniaaz eskaintzen da eta informazioa jarraian aurkituko duzue]. 

Inscripción al taller de Planetario de Pamplona a través del formato de actividad extraescolar ¡Apúntate al taller que impartiremos los viernes de octubre a mayo!
¿Cómo podemos aplicar las técnicas de exploración en Marte y la investigación espacial para plantear un proyecto por la igualdad? Aplicarás lo aprendido sobre la exploración espacial tomando a Marte como inspiración crearás un proyecto científico y tecnológico que sea de utilidad para fomentar la igualdad en la Tierra. +info e inscripciones aquí


 

TECNOCIENCIA IKASTETXEETAN

Parte hartu nahi duten ikastetxeek Marte eta Berdintasunean oinarrituko den programazio eta robotika biltzen dituen zientzia-proiektu bat aurkeztu beharko dute, euskaraz edo gaztelaniaz.  

Ikasturtean zehar landutakoa III Tecnociencia Ferian aurkeztuko dira, Iruñeko Planetarioan, 2019ko maiatzaren 4ean. STEM Jaialdi horretan robotikan interesa duten hainbat eta hainbat pertsona bilduko dira euren esperientzia tailer, aurkezpen eta stand deberdinen bitartez aurkezteko. 

 

Parte hartzeko arauak: 

  • Nori zuzendua: haur eta gazteak batxilergoraino, taldekako formatuetan.
     
  • Taldeak: 2 pertsonatik hasi eta klase oso bat arte, tarteko aukera guztiak barne. 
     
  • Datak:
    • Taldeek euren izena, logotipoa eta egiten ari diren lanaren laburpena 2019ko urtarrilaren 23a baino lehen bidali beharko dute info@planetastem.com helbidera. Ikasturtean hautazkoa izanen da proiektuarekin zerikusia duten blog, bideo edota bestelako materialak bidaltzea. 
    • Proiektuak publikoaren aurrean aurkeztuko dira 2019ko maiatzeren 4ean planetarioko hitzaldi aretoan, III. Tecnociencia Feriaren baitan. Aurkezpen azkarrak izanen dira, 3 minutu iraungo dute. Power point, bideo edota antzeko baliabideekin aurkeztu ahalko dira. Planetarioko sarreran standentzako tokia izanen da taldeek euren lanak STEM Feriako bisitariei modu zabalean eta denbora mugarik gabe kontatu ahal izateko. 
       
  • Helburuak:
    • 2018-2019 ikasturtean landutako programazio eta robotika biltzen dituen zientzia-proiektu bat aurkeztea, Marte eta Berdintasunean oinarrituko dena. 
    • Egindako lana beste ikastetxe eta pertsona interesdunekin partekatzea programazio eta robotikarekin zerikusia duten lanak gizarteratzeko. Partekatze horren bitartez kolabarazioak sortzea bilatzen da, ikasturte guztian esplorazio modu dibertigarrian landu duten taldeen artean. 
       

Ikastetxeek izena emateko prozedura:

  • Doako izen-ematea. 
  • Bidal ezazue mezu bat info@planetastem.com helbidera honako datuekin: 
    • Ikastetxearen izena, taldearen izena eta irakasle-arduradunaren harremanetarako datuak. 
       

Loturak eta informazio pixkat... hau... inspiraziorako abiapuntua besterik ez da!
2019. urtean 50 urte beteko dira gizakia Ilargira hedu zenetik. Gure satelitera bidaiatu duten pertsonen artetik bakar bat ere ez da emakumea izan. Gure hurrengo bidaia Martera izanen bada... Zer nolako taldea prestatuko zenukete? Emakumeak eta gizonezkoak leudeke eskifaian? Desgaitasunen bat duten pertsonak egonen lirateke? Belaunaldi desberdineko pertsonez osaturiko taldea osatuko zenuke? Zergatik? ...
 



III FERIA TECNOCIENCIA - STEM JAIALDIA
 

2019ko maiatzaren 4ean Tecnociencia Feriaren III. Edizioa ospatuko dugu. Horretan elkarte, enpresa edo beste formatu batean parte haru nahiko bazenu, bidal ezazu mezu bat info@planetastem.com helbidera
 

2018-2019ko Tecnocienciak Marte eta Berdintasunean oinarrituko diren programazio eta robotikako lanen aurkezpena bilatzen du. 

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.