Ikastetxe desberdinetako bigarren hezkuntzako ikasle eta Nafarroako Agrobiologia Institutuan lanean diharduten CSIC-eko (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) ikertzaileek osatzen dute iGEM-Biogalaxy diziplina anitzeko taldea. Ekimena Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako departamentuaren baitan kokatzen den STEM Planetak butzatzen du, Iruñeko Planetarioan koordinaziopean. Neska-mutilek 16-18 urte bitartean dituzte eta uda guztia daramate IdABeko laborategietan lanean CSICeko zientzialarien laguntzarekin.
Zuzeneko emanaldiak planetario eramangarrian, haurrentzako tailerra, hitzaldia berezia esperimentuekin eta behaketa Artaxoako Hesian. Iruñetik Artaxoara joateko autobusak antolatu ditugu.
Ekainaren 30etik uztailaren 30era Iruñeko Planetarioa itxita egonen da izarrak erakusteko erabiltzen dugun Tornamira Aretoa berritzeko obrak eginen ditugulako. Hilabete gutxi brru proiektore berriak izanen ditugu eta horiei esker Unibertsoan barrena bidaiatzeko esperientzia oraindik zirraragarriagoa bihurtuko da.
Udako solstizioa pasa berritan urtaro berrirako eskaintzen ditugun tailerrak aurkituko dituzue hemen. Adin guztientzat zuzendutako zientzia eta teknologia tailerrak proposatzen ditugu Iruñeko Planetarioan STEM Planetaren bitartez.
El equipo navarro ha obtenido un premio para implementar su Proyecto Científico HYDROBALL, una bola que optimiza el uso del agua para el riego de los cultivos en agricultura.
Aipamen berezia Luis Amigó Curiosity taldeak eraman du eta epaileek azpimarratu nahi izan dute parte hartu duten proiektu guztiek erakutsi duten maila ona. Goiza osatzeko zenbait hezkuntza-proiektu aurkeztu dituzte BHI, Paz de Ziganda, Anteral e i2TEC elkargoak.
RS Components -iren kolaborazioari esker talde nabarmenena saritu dugu.