Adimen artifizialean murgiltzeko irakasleentzako ikastaroa egin da Iruñeko Planetarioan

2020/09/18

Ikastaroa LUZIAK, Nafarroako Adimen Artifizialaren Fundazioak, eta STEM Planeta programak elkarlanean prestatu dute.

Irailaren 14tik 18ra zenbait irakaslek interesa zuten pertsonekin batera Adimen Artifizialaren kontzeptuak, aplikazioak, aukerak eta aldaketarako eskaintzen dituen gaitasunak ezagutu dituzte. Ikastaroaren helburua ezagutza horiek, etorkizunean, euren ikasleen artean zabaltzea da.

Ikastaroan IES Navarro Villoslada, Colegio San Ignacio, IES Plaza de la Cruz, Sagrado Corazón, San Cernin, Hezkuntza, Fundación Brazadas de Superación, i2tec-NUP, IAR eta COIINAko partaideak bildu dira.

AAk gai aunitz ukitzen ditu eta ikastaroaren helburua, bigarren hezkuntzako ikasleek ekosistema aberats hau ezagutu dezaten da, hain juxtu euren ibilibide profesionalak definitzen hasiko diren adin tartean. Era berean, zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna sustatu nahi da.

Ikastaroaren edukiek abiapuntu bezala “Scratch” izeneko programazio tresna erabili dute, eta “Machine Learning for Kids”-ekin osatu da. Azken honek AA eta ML (Machine Learning) proiektuak uztartzeko balio du, IBMko “Watson”-en oinarrituta dago eta Scratch-ekin bateragarria da.

Adimen artifizialean murgiltzeko irakasleentzako ikastaroa egin da Iruñeko Planetarioan

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.