Educhess proiektuaren lehenbiziko tailerra Iruñeko Planetarioan

2019/12/16

Proiektu honen bitartez xakea gizarte zein hezkuntza ikuspuntuetatik landu nahi da, euroeskualdeko zenbait eragileren sinergiak baliatuz. Lan honetan Aviron Bayonnais Echecs Klubak, Villabonako Fleming Herri Eskolak eta Iruñeko Planetarioak hartzen dute parte. Larunbat honetan xake piezak 3Dan diseinatzeko lehenbiziko tailerra egin dugu. 

Ezagutu ezazu Educhess
Aquitania/Euskadi/Navarra-AECT Euroeskualdeak finantzatutako programa da.

Iruñeko Planetarioak STEM Planeta izeneko programaren bitartez, ikasleen artez zientzia eta teknologiarekiko grina sustatzen du, eta horretarako sormenaren bitartez xakeko piezak 3Dan diseinatzeko ekimena antolatu du oraingoan. Jarraian larunbat gaua nola joan kontatuko dizuegu: 

Lehenbizi xake "desberdin" bat ezagutu genuen Iñakiren eskutik. Bera tailerraren irakaslea da eta Bulgariako xake bat ekarri zigun aztertzeko, guztion artean piezen ezaugarri nabarmenenak aipatu genituen. 
 



Ondoren, Tinkercad programarekin probak egiten hasi ginen, gure xake sortzeko ematen zizkigun aukera guztiak aztertzeko. Tailerraren lehenbiziko erronka peoi baten diseinua izan zen. Hona hemen horietako batzuk: 

Era berean, 3D inprimaketak bere denbora behar zuela ere ikasi genuen. Ezinezkoa da goiz batean xake oso bat etxera inprimaturik eramatea, baina edozein kasutan, zirraragarria da 3D inprimagailuak nola lan egiten duen ikustea, geruzaz geruza pieza osatu egiten du. 

 

Lehenbiziko peoia egin eta inprimagailuen funtzionamendua ikusirik, gure xake propioa eraikitzeari ekin genion. Inspirazioa pixkat ataskatuta gelditzen zenean, partida azkar bat jokatuz aurre egiten genion egoerari. 

 

Azkenik, partaide bakoitzak zer nolako xakea diseinatu zuen kontatu zuen gelaren aitzinean. Sekulako proposamen interesgarriak ikusi genituen! Bukatzeko, neska-mutilek euren xakeko pieza kuttunena hautatu zuten eta horiek Iruñeko Planetarioan inprimatzen gelditu ziren eta datozen egunetan horien bila pasa ahalko dira. Hona hemen xake diseinu batzuk:



 

Bukatzeko, hona hemen taldeko argazkia:


Informazio gehiago:

Educhess proiektuaren lehenbiziko tailerra Iruñeko Planetarioan

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.