Wikipedia munduko bosgarren webgunerik bisitatuena da eta, dagoeneko, Entziklopediarik ezagunena. Era berean, Euskarazko Wikipedia euskarazko webgunerik bisitatuena da. Egunero milaka pertsonek erabiltzen dute ezagutza eskuratu eta gai askoren inguruan ikasteko. Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen (EWKE) helburua euskarazko Wikipedia sustatzea da, munduko ezagutza guztia guztion esku jarriz, auzolanean, instituzio eta elkarte ezberdinen laguntzarekin.
Iruñeko Planetarioak, bere STEM Planeta ekimenarekin programarekin zientzia eta teknologia gizartean zabaltzeko nahia du eta ahalegin berezia eginen du 12-16 urteko neska mutilekin, zientziarekiko eta munduaren funtzionamenduarekiko duten jakinmina handitu dadin. EWKEk duen ekimen nagusia hezkuntza programa da, 12-16 urteko ikasleek dituzten beharrak guztion artean asetzea helburu.
Bi ildo hauek bat egiten dutela ikusita, Iruñeko Planetarioak eta EWKEk astronomiari buruzko gaiak euskarazko Wikipedian hobetzeko zikloa antolatu dute aurten. Helburua, astronomiari buruz ikasi eta, ikasitakoa mundu guztiarekin partekatu nahi duen orok, Wikipedian hori nola egiten den ikastea da.
Urte osoan zehar bost tailer antolatu ditugu, guztiak ostiralez, bakoitzean gai ezberdin bat landuz:
Tailer guztiek antzeko formatoa izango dute. Lehenengo gaian sakontzeko hitzaldi bat eskainiko dute Iruñeko Planetarioko kideek, eta bibliografia jarriko dute eskuragarri. Ondoren, EWKEko kideek Wikipedian editatzen irakatsi eta lagunduko dute, ordu pare batez auzolanean edukiak hobetzen.
Imajina ezazu mundu bat non gizaki guztiek askatasunez zabal dezaketen ezagutza guztia!