iGEM 2022 - Navarra-Biogalaxy4 taldea sortzeko deialdia

2022/04/28

Zabalik daude biologia sintetikoko nazioarteko proiektu batean landareekin lan egingo duen taldearen prestakuntzarako inskripzioak. STEM planeta - Iruñeko Planetarioak Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak bilatzen ditu iGEM topaketan laugarren aldiz parte hartzeko. Audioa eta formularioa maiatzaren 10eko arratsaldeko 17:00ak baino lehen bidali behar dira. 



iGEM Lehiaketa

International Engineered Genetically Machine Foundation, iGEM Fundazioa alegia, irabazi asmorik gabeko erakundea da. Hezkuntza, konpetentzia eta biologia sintetikoaren inguruan lan egiten du, lankidetzazko komunitate irekia garatzeko.

iGEMen ibilbidea 2003ko urtarrilean hasi zen Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) bereiztutako ikerketa ikastaro baten moduan, eta horretan, ikasleek zelulak keinuka aritzeko dispositibo biologikoak garatu zituzten. Ikastaro hura 2004. urtean lehiaketa bihurtu zen eta 5 ikasle-taldek parte hartu zuten. Hortik aurrera, parte hartzaile kopuruak gora egin zuen: 2005ean 13 talde aritu ziren eta 2021. urtean 46 herrialde desberdinetako 350 talde lehiatu ziren, osotara 7.000 ikasle baino gehiago bildu zirelarik.

iGEM lehiaketak biologia sintetikoaren mugak gainditzeko aukera ematen die ikasleei, munduaren eguneroko arazoei aurre egitean. Diziplina anitzeko taldeek elkarrekin lan egiten dute beren diseinu-sistema diseinatu, eraiki, probatu eta neurtzeko, pieza biologiko trukagarriak eta biologia molekularreko teknika estandarrak erabiliz. Urtero, ia 7.000 lagunek igarotzen dute uda iGEM proeiektu batean lana prestatzen, eta, gero, udazkenean biltzen dira beren lana aurkezteko eta urteko Jamboree-n bizitzeko.

iGEMerrak mundu hobea eraikitzen ari dira, biologia sintetikoaren laguntzarekin arazoak konpontzen. iGEM lehiaketak urtero ia 7.000 ikasle inspiratzen ditu taldeetan lan egitera, tokiko komunitateetan erronka bakarrei aurre egiteko. iGEMek biologia sintetikoko estandarra  ezartzen du zati estandarizatuak erabiliz, eta kode irekiko teknologia eskaintzen du, 20.000 parte genetiko estandarizatuekin batera.

Taldearen lorpenak urteko Jamboree-n ospatzen dira, eta taldeen proiektuak erakusten dira. 2022an, topaketa handi hori urriaren 20tik 23ra izango da Parisen.

 

2018az geroztik STEM Planetak High Schooleko talde bat sortzen du Nafarroako ikasleekin

Nafarroa aitzindari izan zen iGEM lehiaketan parte hartu zuen High School kategoriako Europako hegoaldeko lehen taldea abian jarri zuenean. STEM Planeta hezkuntza-programaren bidez bokazio zientifiko-teknologikoak sortzea sustatzen da, eta Navarra-Biogalaxy4 taldea sortzeko Iruñeko Planetarioa eta CSIC-IdAB-eko laborategia elkarlanean jarduten dute, Nafarroako Gobernuaren bultzadari esker. 

Nazioarteko proiektu hau garatzeko, proiektua prestatzeko hautatzen diren pertsonen ahalegin eta konpromiso sendoa behar da. Navarra-Biogalaxy4 taldeko gazteak biologia sintetikora hurbilduko dira aurrez elkar ezagutzen ez duten parte-hartzaileekin lan eginez. Proiektuaren aurkezpena prestatzeko, munduko gainerako iGEM taldeak bezala, udaren zati handi bat  eskaini beharko diote, baita uda aurreko eta ondorengo hilabate bakoitza ere. 

Zientzia eta  talde-lana gustukoa izateaz gain  ingelesa menderatzen duten gazteak bilatzen ditugu, hizkuntza horretan lan eginen baita. Taldekideek hainbat hilabetez diziplina anitzeko prestakuntza izango dute, eta, azkenik, egindako lan guztia Parisko Jamboree handian aurkeztuko da.

 

Navarra-Biogalaxy4 erakundeak taldeak sortzeko esperientzia metatu du 2018az geroztik, eta edizio honetan parte hartu nahi dutenek gako hauek izan beharko dituzte kontuan:

 

  • 2022. edizioan izena emateko galdetegia pertsona heldu batek osatuko du: parte hartu nahi duen pertsonaren amak, aitak eta/edo legezko tutoreak.
     
  • Naf-Biogalaxy4 taldea prestatzeko egutegia onartzea.
    • 1. etapa
      Maiatza eta ekaina: prestakuntza Iruñeko Planetarioan. Ostiraletan, 16:30etik 19:30era

      Proiektuko oporrak: uztailaren 1etik 17ra (biak barne).
      • Garrantzitsua: zure oporrak/bidaiak ez badira aldi honekin bat etorriko, ez apuntatzea gomendatzen dizugu, asistentzia funtsezkoa baita.
         
    • 2. etapa.
      Uztailaren 18tik irailaren 2ra: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era.
      • Oharra: ikerlanak nolabaiteko ordutegi malgutasuna izanen du, proiektuaren garapenaren arabera. Gerta liteke laborategira noizbait joan izatea, ordu pare bat, udako egun bat luzatuz,  eta gerta daiteke egun horietako bat libre geratzea. Laborategiko lanek aurrera egin ahala erabakiko da hau guztia, ikerketaren garapenaren arabera. 
         
    • 3. etapa.
      Iraila eta urria. Ostiraletan 16:30etik 19:30era eta/edo larunbatetan 10:00etatik 13:30era.
      • Abuztuaren amaieran, antolatzaileek erabakiko dute proiektuak Parisko Jamboree-n aurkezteko baldintzak betetzen dituen.
         
  • Gehienez ere 90 segundoko audioa eskatuko dugu, parte hartzaileak taldeari zer eman nahi dion azal dezan.
     
  • Parte-hartzailearen konpromisoa/jarrera oso garrantzitsua izango da.
    • Prestakuntza-hilabeteetan erakutsitako jarrera/konpromisoa oinarri hartuta, erakundeak erabakiko du taldeko zein kide joango diren proiektua Parisera aurkeztera.
    • Taldeko plazak mugatuak direnez eta interesa duten pertsonen kopurua handia denez, taldeko kideren batek proiektuarekiko konpromisoa betetzen ez badu, proiektuan ez jarraitzeko eskatuko zaio.

Izena eman

CSIC Nafarroan

CSICeko zientzialariak 1999. urtetik ari dira Nafarroan ikertzen, Agrobioteknologia Institutuko instalazioetan (www.idab.csic.es). Hauek dira CSICen Nafarroako misio nagusiak:

  • FKn egiten den ikerketa-ahaleginaren buru izatea. Nafarroan, bioteknologiarekin lotutako gaietan, ezagutzan oinarritutako garapen ekonomiko eta soziala sendotzeko.
  • Lortutako ezagutza zientifikoa nekazaritzan, animalien osasunean, nekazaritzako elikagaien kalitatean eta ingurumenean aplika daitezkeen tresna bihurtzea.
  • Arazo biologikoen ikerketaren inguruan enpresa-jardueraren garapena sustatzea eta oinarri teknologikoko enpresak sortzen laguntzea.
  • Teknologia berriei buruzko aholkularitza zientifiko-teknikoa eskaintzea komunitate akademiko eta enpresarialari.
  • Ikertzaileak prestatzea.

CSICek proiektu honetan laguntzen du, laborategiko teknikak eta dre-en inplikazioa eskainiz. Francisco José Muñoz eta Edurne Baroja, proiektuaren irakasleak, gazte taldea teknikoki prestatuko dutenak.

 

STEM planeta - Iruñeko Planetarioa


STEM planeta zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika sustatzeko dibulgazio-programa bat da.

Iruñeko Planetarioaren eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren proiektu honen helburua STEM (ingeleseko sigletatik zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) zer den ezagutaraztea da, arlo horietan orokorrean ikasleen artean bokazioak sustatzeko, eta bereziki, nesken grina pizteko. 

Sarah G. Hualdek, M. Karmele Gomezekin eta Nahia Ezarekin batera, Instructors lanetan, prestatu du Iruñeko Planetarioak Navarra-Biogalaxy4 taldea.

iGEM 2022 - Navarra-Biogalaxy4 taldea sortzeko deialdia

Zerrendara itzuli

Buletina

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Navarra de Infraestructuras de Deporte y Ocio, S.L. (NICDO)
  • Helburua: Interesdunak Iruñeko Planetarioak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldiei buruzko informazioa astero jaso dezan behar diren datuak eskatzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.