Ikasturte berria, eduki berriak, betiko ilusioa
Izar-eskola Iruñeko planetarioko jarduera nagusiena da eta aurtengo ikasturteari indarrez beterik ekinen diogu. Hezkuntza-komunitatearentzat proposamen berriak ditugu, izan ere, #planetec izendapenaren baitan biltzen diren jardueren eskutik planetarioa izar, teknologia eta zirrarez beteko dugu.
2016/2017 ikasturteari begira, gure ohiko eskaintza Teknologia-eskolarekin osatzeko gonbitea luzatzen dizuegu, Izar-eskolarekin batera edo modu independentean erreserba daitezken tailerrak eskainiko direlarik. Horien artean izaera teknologikoa duten bi hauek ditugu:
Bisitaldia planetekin zerikusia duen tailerrekin osatzeko asmoa izanez gero, Planetei buruzko tailerra har dezakezue.
Aipatu eskaintza erabat bereziak diren eta izarrez beteriko kupula azpian gauzatzen diren saioei gehitzeko pentsatuak dira. Horietan pelikula bat ikusi, zeru izarratua ezagutu eta gaurkotasunezko albisteei tiraka astronauten bizitza nolakoa den ezagutuko dugu azken aurkikuntza zientifikoekin batera.
Ongi etorri Izar-eskolara. Ongi etorri Teknologia eskolara.