Kosmosaren lorezainen bila gabiltza Galaxiaren Lorategian zuhaixka babes dezaten ekainaren 23an

2018/05/11

Saio berezi hau, talde, elkarte, irabazi-asmorik gabeko entitate eta ikastetxeko ordezkariei zuzenduta dago eta sarrera librea izanen da aldez aurretik izena eman duten taldeentzat.

Galaxiaren Lorategia 2017 ekainaren 9an ateak ireki zituen, lehenbiziko babesletza fasearen ondoren. Tarte horretan hezkuntza-entitate, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteek  300 zuhaixka baino gehiago babestu zituzten "kosmosaren lorezainak" bihurtuz. Jarduera horretan Lorategien Udal Zerbitzuaren aholkularitza zein Iruñeko Planetarioko irakasle-taldearen informazio galaktiko guztia lagun izan zuten.

Gaur egun zuhaixka guztiak landatuta daude eta berriz ere lorategian jendearen parte hartzea bultzatu nahi dugu horien babesletza egin dezaten. Horregatik, beste behin, ikastetxe, talde eta elkarteak zuhaixka bat  babesteko eskaria egitera animatzen ditugu. Udaren hasieran talde desberdinen ordezkariek planetarioan eginen den hitzaldia entzungo dute gure galaxia nolakoa de ulertzeko eta gero,  lorategira aterako dira paseotxoa egitera eta euren zuhaixkaren ondoan argazkia aterako dute.

Babesletzak egun hauetan burutuko dira:

Jardueraren iraupena: gutxi gora behera 60´.
 

Zure taldearen zuhaixka galdetegi honetan eska ezazu. (Talde bakoitzetik 10 ordezkarirentzat gordeko dugu tokia). 

info+

Ezagutu itzazu Kosmozaren lorezainak hemen

Kosmosaren lorezainen bila gabiltza Galaxiaren Lorategian zuhaixka babes dezaten ekainaren 23an

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.