Nafarroako FIRST LEGO League eta CanSAT ekimenetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. 

2019/11/11

Iruñeko Planetarioak  Nafarroako FIRST LEGO League eta CanSAT (ESA) ekimenen eskualdeko faseak antolatzen ditu. Bi jardueren helburua ikasleak STEM (ingeletik zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) alorretara hurbiltzea da. Era berean, helduak FLLko bolondres gisa parte hartzera animatzen ditugu. 

FIRST LEGO League gazteak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) modu dibertigarrian hurbiltzeko programa da. Parte hartzaileek arazoak gainditzeko ideiak garatu beharko dituzte, teknologiaren erabileran urratsak egin bitartean. Programa honek ideia eta abilezia berrien garapena zenbait baloretan oinarritzen, ditu, eta innobazioa, ideiak gizartean eragitea, inklusioa eta talde lana bultzatzen ditu, parte hartzaileen dibertimentuarekin batera. 

Nafarroako neska-mutilez osatutako taldeek euren proiektuak Baluarten erakutsiko dituzte, 2020ko otsailaren 16an.

cansat-2019-2020-inscripcion-para-equipo

 

CanSAT: Espaziorako proiektu bat eskala txikian, talde lanean eraikitzeko.

CanSat proiektua bigarren hezkuntako ikasleei zuzenduta dago eta bere baitan, teknologia, fisika eta programazioa bezalako gai kurrikularrak hartzen ditu. Espaziorako proiektu bat eskala txikian modu praktikoan landuz, CanSat-ek eduki teorikoak modu interdiziplinarrean lantzen ditu, talde lana eta kolaborazioa sustatuz. Europako Espazio Agentziak (ESAk) lehiaketa hau Europako herrialde guztietan bultzatzen du eta azken helmuga, Europako CanSat torneoa izanen da.

Nafarroako FIRST LEGO League eta CanSAT ekimenetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. 

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.