Nazioarteko Espazioaren Astea: planetarioan urte guztian ospatzen dugu!

2017/10/03

1999. urtean Nazio Batuen Asanblada Orokorrak Nazioarteko Espazioaren AsteaWorld Space Weekaldarrikatu zuen ondorengo bi gertakariak oroitzeko:  

  • 1957ko urriaren 4a: egun horretan gizakiak sortutako lehenbiziko satelitearen, , Sputnik 1aren jaurtiketa arrakastaz gauzatu zen. Modu horretan, espazioaren esplorazioaren bidea ireki zen eta aurten gertakariaren 60. urteurrena ospatuko dugu!
     
  • 1967 urriaren 10a: data horretan Estatuek espazio-esplorazioaren inguruko jarduerak arautzeko Tratatua sinatu zuten.

Beraz, urriaren 4tik 10era Zientzia eta teknologiak gizakion bizimodua hobetzeko jokatu duten papera azpimarratzeko ospakizun ugari egiten da munduan zehar. Egia erran, planetarioan astero astero ospatzen dugu Espazioaren astea. Gure jardueren artean, honako hauek nabarmentzen ditugu (biak datorren larunbatean hilak 7an izanen dira): 

  • Tecnotaller World Space Week: exploración robótica de Marte. Planeta gorria eta robotika uztartuko ditu tailer honek etorkizuneko esploratzaileak izanen direnak hezitzeko... Oraindik lekua dago... animatzen? 
  • Planetec: A vueltas con el Sol. Saio honetan Eguzkiari buruzko pelikula bat ikusteaz gain, eguneko zeruaren azalpena eginen dugu izar-proiektorearekin eta gaurkotasunaren tartean astronautak ezagutuko ditugu, eta Sputnik 1 satelitearen ingurukoak kontatuko ditugu. 

Bestalde, urte guztian zehar espaziora lotuta jarraitzeko esteka batzuk uzten dizkizuegu: 

Eta nola ez, astero astero gure agendako eskaintzaren berri izateko, gure buletinean harpidetzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. 

 

Nazioarteko Espazioaren Astea: planetarioan urte guztian ospatzen dugu!

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.