Osasun-biserak 3d inprimagailuekin egiten ari gara osasun arloko langileak koronabirusarengandik babesteko

2020/03/23

Iruñeko Planetarioa,  Nafarroako Gobernuaren irizpideei jarraiki, itxita dago joan den martxoaren 13az geroztik. Koronabirusari buruzko informazio guztia honako atarian eskuragai dago: www.coronavirus.navarra.es

Egoera honek lankidetzarako bide berriak sortu ditu, eta joan den astean, zenbait makerrek sarearen bitartez bildu ziren osasun arloko langileei lagundu asmoz. Nafarroako telegram taldea CV19_FAB_NAVARRA eta honen baitan, eremuaren arabera, hainbat azpitalde sortu dira, esaterako Erriberan, Iruñean, Lizarran, Baztanen, Sakanan, Zangotzan eta Pirineotan. Laguntzeko, nahikoa da taldean sartzea eta 3D inprimagailuaren erregistroa egitea. Era berean, halakorik izan ezean, logistikaz arduratzen den azpitaldean laguntzeko aukera izanen da. 

STEM Planetako kideok Iruñeko taldean sartu gara eta une honetan, gure indar guztiak biserak inprimitzera bideratu ditugu. Horiei, gerora, azetatoa eta uhala gehitu beharko zaie bukatuta egon daitezen. Pieza nahikoa inprimatuta ditugunean, bilguneetara eramanen ditugu horien bidez banaketa egin dadin. 

Inprimatzeko artxiboa hau da  https://cutt.ly/TtcdQL2 eta Erizainen Elkargoaren oniritzia du. Artxiboa inprimatu ahal izateko inpresoraren tamainua nahiko handia izan behar du eta, hori dela medio, STEM Planetatik artxibo ofiziala moldatzeko laneran ari gara, inprimagailu txikiagoetan erabilgarria izan dadin. 

STEM Planeta Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak sustatzeko dibulgazio-programa da. Iruñeko Planetarioaren eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eta Hezkuntzako Departamentuaren proiektu honen helburua STEM (ingeleseko sigletatik zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) zer den ezagutaraztea da, arlo horietan orokorrean ikasleen artean bokazioak sustatzeko, eta bereziki, nesken grina pizteko. 

STEM Planetak, bere jardueren bitartez, neska zein mutilei mundu errealeko arazoei irtenbidea emateko erronkak proposatu ohi dizkie. Kasu honetan eta bizi dugun egoera dela eta, biserak 3Dn inprimatzeko ardura antolatzaileok gure gain hartu dugu -inprimagailuak lankide baten etxean ditugu-, baina hau guztia igarotzen denean, egindako lanaren berri gazteei eman nahi diegu, horiek gai izan daitezen prozesua ulertu eta euren kabuz osatzeko, gerora, behar denean. 
 

MAKERS NAFARROA

Twitter:@AyudaMakersNAV  · #AyudaMakersNavarra

*******

#etxeangeratukonaiz
@pamplonetario  @planetaSTEM

Osasun-biserak 3d inprimagailuekin egiten ari gara osasun arloko langileak koronabirusarengandik babesteko

Zerrendara itzuli

Buletina

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Navarra de Infraestructuras de Deporte y Ocio, S.L. (NICDO)
  • Helburua: Interesdunak Iruñeko Planetarioak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldiei buruzko informazioa astero jaso dezan behar diren datuak eskatzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.