Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdia lehenengo aldiz Iruñean

2019/09/24

Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdi erraldoiko jardueren artean, urriaren 4an, ostiralean, herritarrentzako bi hitzaldi publiko antolatu dira Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioan, zientziaren alorrean punta-puntako eta nazioarteko bi adituren eskutik. Jaialdiko presidenteak hauek dira: Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko presidentea eta Ricardo Díez Muiño, CSICeko ikertzaile zientifikoa eta DIPCko zuzendaria.

Pamela Diggle landareetan espezializatutako biologo ospetsua da eta eboluzioak landareen garapenean nola eragiten duen ikertzen du. Nola “dakite” landareek noiz loratu eta noiz eman fruitua? Horretarako, landareak zenbait ingurune-seinalez baliatzen dira, hala nola tenperaturaz, zeina mundu osoan aldaketa prozesu bizkor baten dagoen. Hitzaldi honetan, Alaskara bidaiatuko dugu. Izan ere, Alaskan klima-aldaketaren erritmoa bereziki azkarra da eta bertan antzemango dugu zer ekarriko digun etorkizunak.

Jean-Marie Lehnek Kimikako Nobel Saria jaso zuen 1987an “molekulen ezagutzaren” (hau da, molekulek nola ezagutzen duten elkar eta nola lotzen diren modu selektibo batean) oinarri kimikoari buruzko lanarengatik. Urteetako lanaren ondorioz, “kimika supramolekularra” izeneko eremu berri bat definitu zuen kimikaren barruan. Izan ere, unibertsoaren eboluzioak materia forma gero eta konplexuagoak sortu ditu autoantolakuntzaren bidez, partikuletatik hasi eta materia bizidun eta pentsatzaileraino. Hitzaldian zientziari buruzko gogoeta kontzeptual orokorrak aurkeztuko dira.

Iruñeako hitzaldiek Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeako Planetarioaren laguntza dute. Hain zuzen ere, Javier Armentia Iruñeako Planetarioko zuzendariak koordinatu du Iruñean antolatutako ekintza hori.

P4K jaialdiaren laugarren edizio honetan zazpi Nobel saridunek eta mundo mailako adituek hitzaldi irekiak eskainiko dituzte Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Bilboko Guggenheim Museoan, Iruñeako Baluarten eta Bergarako Errege Seminarioan irailaren 30etik urriaren 5era. Ikasleen eta zientzialarien arteko topaketak, bertsolariak, Naukas saioak, erakusketak eta haurrentzako tailerrak ere badira egitarauan. Edonoren esku dagoen luxu bat da ikasten jarraitzeko eta zientifikoki ongi informatutako gizartea bultzatzeko.

Hitzaldi guztiak doakoak dira. Parte hartzeko jaialdiaren webgunean izena ematea eta lekua gordetzea gomendatzen da: p4k.dipc.org

Hitzaldi guztiak zuzenean emango dira streaming bidez, jaialdiaren webgunean eta EITB Cosmos-en.

Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdia lehenengo aldiz Iruñean

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.