Mahai inguru hauek STEM Planeta izeneko hezkuntza-programaren baitan kokatzen dira, eta horren helburua STEM (ingeleseko sigletatik zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) zer den ezagutaraztea da, arlo horietan orokorrean ikasleen artean bokazioak sustatzeko, eta bereziki, nesken grina pizteko. Zentzu horretan, diziplinak hurbiletik ezagugu nahi dituzten DBHko neska-mutilak, gazteak, familiak eta irakasleaentzat prestatu ditugu jardunaldi hauek. Hizlari moduan adituak, ikerlariak, irakasleak eta ikasleak izanen dira. Sarrera doan aretoa bete arte.
Jardunaldi parte-hartzaileak egin nahi ditugu eta publikoak galderak egin ditzala nahi dugu, euren zalantzak eta kezkak plazaratu ditzaten. Adituek euren esperiantzia nolakoa izan den agertuko dute.
maiatzak 2 asteazkena
maiatzak 3 osteguna*
Apirilaren 25ean lehenbiziko mahai ingurua ospatu zen, eta horretan, Marian Garayoa (AIN), Ibai Inziarte (Aldakin), Joaquín Sevilla (UPNA), Mónica Aguado (CENER) eta Inés Castiella (GAMESA) Automobilgintza eta mekatronika alde batetik eta Energia berriztagarriei buruz hizketan aritu ziren.
Hiru egunetan publiko mota berarentzat zuzentzen dira, planetarioan 19:00etan izanen dira eta apirilaren 21etik maiatzaren 3ra bitarte antolatuko den STEM Astearen baitan programatu dira. Sarrera doan aretoa bete arte.
Hemen Nafarroako Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika (STEM) ikasketak aurkituko dituzu.
Informazio gehigo www.stemplaneta.eus webgunean