Tecnociencia eta FLL Nafarroa proiektuetan izen-emateko epea zabalik dago!

2017/09/22

Ikasturte hasiera ederra izango zenutela espero dugu! Guk ere etapa berria hasi dugu eta horrekin batera Nafarroako ikasleei zuzenduta dauden eta zientzia eta teknologia ardatz gisa duten bi proiekturen berri eman nahi dizuegu. 


TECNOCIENCIA

Tecnociencia proiektuan zientzia-museo desberdinek 12 eta 18 urteko ikasleei zuzendutako zientzia, robotika eta ikasteketa-zerbitzua bere baitan hartzen dituen jarduera martxan paratu dute, eta horren bitartez, parte hartzaileek gIzarteko talde desberdinek duten erronka erreal eta sozial bati irtenbide teknologiko bat eman beharko diote. Deialdi honen asmoa unibertsitateko ikasleak ez direnen artean teknologiaren gaineko interesa piztea da, eta azken helburua horien bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea izanen da.

Aurtengo erronkaren izenburua Marteren Esplorazioa da eta helburua Lurrean desgaitasunen bat duten pertsonentzako erabilgarria den zerbait sortu beharko da. 

Informazio guztia hemen eskura daiteke: http://pamplonetario.org/eu/tecnociencia 


FLL NAFARROA

FIRST LEGO League tornekoak 10 eta 16 urte bitarteko gazteei mundu errealean oinarritutako erronka bat gaindi dezaten eskatuko die. Desafioa zehazki ondorengo hiru alorretan gainditu beharko da: baloreetan, zientzian eta teknologian

2018ko FFLaren erronkaren izenburua Hydro Dynamics da, eta taldeek gizakia eta uraren zikloaren gaineko desafioak gainditu beharko dituzte. 

Entrenatzaileen lehenbiziko bilera datorren urriaren 10ean izanen da, 18:00etan, Iruñeko Planetarioan. Informazio gehiago gure agendan aurkituko duzue. 

 

Edozein zalantza izanez gero, talleres@pamplonetario.org helbidera idatz dezakezue edota 948 26 26 28 deitu.

Zuen zai gaude! Mila esker!

 

Tecnociencia eta FLL Nafarroa proiektuetan izen-emateko epea zabalik dago!

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.