NavarraBG2 - Biogalaxy taldea osatzeko deialdia

Nafarroako ikastetxe desberdinetako 8 parte hartzaileren bila gabiltza: 4. DBHko eta Batxilergoko 1, edo 2, maila ikasten ari diren 4 neska eta 4 mutil. Horien ingeles maila altua izan beharko du eta proiektua aurrera eraman ahal izateko CSICeko zientzialarien eskutik formazioa jasoko dute. 

Nafarroako ikastetxe desberdinetako ikasleez osaturik egotea nahi dugu eta irakasleak izanen dira izena emateko arduradunak. Zentru bakoitzetik bi ikasle (neska bat eta mutil bat) aurkeztu ahalko dira. Ikastetxeetako arduradunek ikasleen ingeles maila bermatu beharko dute. Biologiako ezagutzak izan beharko dituzte jarduera anitzak landuko dituen taldeko partaidea izanen dela ahaztu gabe: ikus-entzunekoetan, informatika edota komunikazioan interesa izatea funtsezkoa izanen da proiektua osotasunean landu ahal izateko.

Eskaerak iritsiera-ordenaren arabera kudeatuko dira. 

Izena emateko epea martxoaren 29an, ostirala, 12:00etan itxiko da. 

Lehenbiziko deialdian taldea sortzeko baldintza guztiak betetzen ez badira, STEM Planetak jasotako eskaeren arabera erabakiak hartuko ditu.
 

Lan Egutegia

Formazioa eta esperimentazioa Iruñean eginen dira eta hiru atal desberdintzen dira.

1/ Proiektuaren formazioa eta dokumentazioa (2019ko maiatza/ekaina).
Ondorengo ostiraletan Iruñeko Planetarioan, 17:00etatik 19:00etara:

  • Maiatza: 24, 31
  • Ekaina: 7,14,21
  • Orduak osotara: 10h

2/ Laborategia (2019ko uztaila-abuztua).
Ondorengo egunetan CSICen laborategian (Mutiloan), 9:00etatik 14:00etara.
 

  • Uztaila: 1,2,3,4,5 / 15,16,17,18,19/ 22,23,24,25,26/ 29,30,31
  • Abuzta: 1,2 / 5,6,7,8,9/ 19,20,21,22,23/ 26,27,28,29,30
  • Iraila: 2,3,4,5,6
  • Orduak osotara: 200

3/ Proiektuaren aurkezpenaren prestaketa: webgunea, bannera, posterra eta azken dokumentazioaren bilketa (2019ko iraila-urria).  
Ondorengo larunbatetanIruñeko Planetarioan, 9:00etatik 14:00etara:

  • Iraila: 21,28
  • Urria: 5,19
  • Orduak osotara: 20h

Proiektuaren aurkezpena Bostongo MIT-en*

  • Jamboree (Bostonen, urriaren 31tik azaroaren 4ra)
 

Ikaslearen izen-ematea egiten duten irakaslearen datuak

Ikaslearen ikastetxearen datuak

Ikaslearen datuak



Egizu gehienez minutu bateko luzapena duen aurkezpen-bideoa (Elevator Pitch) ingelesez, nor zaren aipatuz eta iGEMen zergatik parte hartu nahi duzun azalduz. Ondorengo eremuan STEM Planetak bideoa ikusi ahal izateko lotura idatz ezazu, edo aurrerago bidali nahi baduzu, izen-emate prozesua irikita dagoen bitartean (martxoaren 29ra arte) bidali ezazu helbide honetara igem@planetastem.com.

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Navarra de Infraestructuras de Deporte y Ocio, S.L. (NICDO)
  • Helburua: NavarraBG2 - Biogalaxy taldeko kide izateko izen-ematea gauzatzeko datuak biltzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.




Nabarmenduak

Sarrerak erosi
Multimedia
Iruñeko Planetarioa 1993 - 2018 Izar-eskola STEM Planeta Galaxiaren Lorategia Bloga Fulldome Productions
Buletina

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Navarra de Infraestructuras de Deporte y Ocio, S.L. (NICDO)
  • Helburua: Interesdunak Iruñeko Planetarioak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldiei buruzko informazioa astero jaso dezan behar diren datuak eskatzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.