Energia Bizia dokumentalak gure zibilizazioa eta erabiltzen dugun energia harremanetan jartzen ditu. Ikuspuntu orokorra erabiliz, perspektiba zabal batetik gaur egungo egoera aztertzen da, egungo eta etorkizuneko aukerak plazaratuz.
Iraupena: 50 min.
Youtube:
Energía para la vida - Energy for life - Energia bizia (secuencia de título)
Energía para la vida - Energy for life - Energia bizia (corte 1)
Energía para la vida - Energy for life - Energia bizia (corte 3)
Energia bizia dokumentala kupula osoan proiektatzeko fulldome formatua du eta gure gizarteak energiarekin duen harrema aztertzen du. Egun erabiltzen ditugun energia iturriak zerrendatzen dira horietatik etorkizuneko energiak zeintzuk izan daitezkeen aztertzen den bitartean. Energia berriztagarrien aldeko apustua egiten da berotegi efektuaren irtenbide gisa mahai gainean jarriz. Ekoizpenean energia eolikoa, eguzki-energia, biomasarena etab. agertzen dira, baina erregai fosilak ere aztertzen dira, hala nola, ikatza, gas naturala eta petroleoa. Horiez gain energia nuklearra ere ikusiko dugu: egun fisiozko zentraletan erabiltzen da, baina etorkizunean Hidrogenoz hornitu ahalko diren fusiozko zentraletan erabiliko den energia nuklearra bestelakoa izanen da.
2012. urtean sortutako dokumental hau euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen dugu eta Iruñeko Planetarioan izateaz gain beste herrialdetan ere proiektatu izan da. Energia bizia filma nahi bat da, pertsona guztiok merezi dugun etorkizunaren aldeko apustua da, gure munduaren aldeko apustua.
Lanaren gidoigile eta zuendaria Fernando Jáuregui izan da, Iruñeko Planetarioko astrofisikoa eta filman honako erakundeek parte hartu dute: Ciudad de la Energía de Ponferrada, Planetario de Madrid, Museos Científicos Coruñeses, Museo de las Ciencias de Castilla la Mancha, Museo de la Ciencia de Valladolid, Museo de la Ciencia y el Agua de Murcia, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Unidad de Cultura Científica, Castejongo (Nafarroa) Aula de la Energía, Museum am Schölerberg de Osnabrück (Alemania) eta Mexikoko Centro de Investigación de Energía de la UNAM.
Pelikulak 3D animazio txundigarriak ditu, esaterako Manhattanen gaineko hegaldia Nazio Batuetako eraikinaera iritsi arte, edo erabiltzen ditugun garraiobideak aurkezteko erabiltzen den momentua (autoa, hegazkina, trena...) ikatzezko zentral termikoko tximinia batek publiko irensten duen unerarte. Horiek guztiak Carlos Gallegok, Luis Martorellek eta Raúl Manzanalek sortu dituzte. Time-lapse moduko sekuentziak ere ageri dira, Iruñeko San Ignacion, Sarasate Pasealekuan eta hiriko harresietan hartutako irudiak izanik.
Dokumentalean kontzeptu zientifikoak ageri dira ere, esaterako etorkizuneko zibilizazio batek izan dezakeen eboluzio maila, elektromagnetismoaren atzean dagoen zientzia, izarren energia... ezin dugu planeta baten etorkizuna eta erronka energetikoen oraina ulertu zientziarikgabe. Kontzientzia har dezagun bilatzen da dokumental honetan, zientziak eskaintzen digun analisi zehatzaren bitartez. Etorkizunarekiko dugun ardurak razionalitatea eskatzen du metodo zientifikoarekin batera.
Musika aldetik Sabicas homendu nahi izan da film honetan. Horretarako Josete Ordóñez musikariak propio “Maestro Sabicas, que vives en los cielos” melodia sortu du, publikoari Iruñeko Planetarioko proiektorearen bitartez izarrak behatzea dagokion unean entzungo dena.
Publiko guztientzako pentsatutako fiilm hau bere edizio berezia du Izar-eskolan proiektatzeko. Horretan DBH eta Batxilergoko ikasleek gida didaktikoa landu ahalko dute gaian sakondu ahal izateko.
Filmaren estreinaldia Nazio Batuak 2012. urtea Energia Sostengarriaren Nazioarteko Urtea izendatu zuenean gertatu zen.
KREDITOAK (jatorrizko bertsioan)
Guión y Dirección
Animación 3D
Música Original
Montaje
Guía Didáctica
Time-lapse fulldome
Diseño gráfico
Grabaciones musicales
Colaboraciones musicales
Locución Castellano
Locución Inglés
Locución Euskera
Traducciones
Grabación locuciones
Planetario de Pamplona
Entidades colaboradoras en este proyecto
Agradecimientos
Este programa de planetario está financiado por la Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT) – Ministerio de Economía y Competitividad a través de la Convocatoria de ayudas para el fomento de la cultura científica y de la innovación 2011
TALDEENTZAKO PELIKULAK
Pelikula hau ez badago gure agendan programaturik eta taldean etortzeko asmoa baduzue, jartzeko eska dezakezue (gelaren erabilgarritasunaren araberako aukera). Gogoan izan zuen eskaria zeruraren zuzeneko azalpenarekin konbina dezakezuela. Bidal iezaguzue zuen proposamena galdetegi honen bitartez.