¿Qué es STROM?

"STROM - Astronomia Inklusiboa" erakusketa interaktibo bat da, unibertsoan murgiltzera gonbidatzen gaituena, bidaia multisentsorial eta inklusibo baten bidez. Bertan, astronomiako oinarrizko kontzeptuetatik hasi eta astrofisikaren arloan egiten den mugako ikerketaraino ezagutu ahal izango dugu. Ukimenezko, soinuzko eta ikus-entzunezko esperientzien bidez, STROMen unibertsoan zehar egindako bidaia harrigarriak aukera ematen du behatzekin galaxien gainazala zeharkatzeko, zulo beltz baten sorrera ikusteko edo Eguzkiaren soinuak entzuteko.

Erakusketa honen helburu nagusietako bat irisgarritasuna bermatzea da, hau da, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako oztopoak kentzea. Erakusketa honetako material inklusiboak desgaitasun-egoeran dauden pertsonekin lan egiten duten erakundeen eta profesionalen aholkularitzarekin sortu dira.

"STROM - Astronomia Inklusiboa" DIPCk ekoitzi du Passion for Knowledge jaialdirako, zientzia eta ezagutza herritar guztiengana hurbilduz lurraldea zeharkatzen duen erakusketa ibiltari bat izan dadin.

Nabarmenduak

Sarrerak erosi
NICDO opari txartel berria Galaxiaren Lorategia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.