Galaxia eta lorategia

LH, DBH, Batx., Lanbide Heziketa, Helduak
es eu

Planetarioaren kanpoaldean lorategi berezi-berezia dago: Galaxiaren Lorategia, askoren artean eraikia izan dena. 

Gure Eguzki Sistema eta gauero ikusten ditugun izar guztiak  Esne Bidea izeneko galaxian daude eta horren erreplika eskalan egin dugu. Saio honetan gure galaxian erabiltzen ditugun eskalak azalduko ditugu lorategian dauden distantzia eta tamainuak agerian utziz. Era berean, Eguzki Sistemak galaxian betetzen duen tokia ezagutuko dugu eta Esne Bidearen egitura eta osagai nabarmenenak aurkeztuko ditugu, hala nola erdialdean dagoen zulo beltz erraldoia, iturri baten bitartez aurkezten dena. 

Bukatzeko, lorategiek hirietan duten garrantzia nabarmenduko dugu, gune berdeen, baso eta naturaren zaintzak orokorrean dituen onurak azpimarratuz. 


IKASLE KOPURUA

Jarduera hau planetarioko auditorioan gauzatuko da, kupulak berak baino toki gehiago duena, beraz, ez dago kopuru ­mugarik.

SAIOAREN  ORDUTEGIA

Asteartetik  ostiralera  (eskola­-egunak),  10:30  edo  12:00etan  (Izar­-eskolako saioa hasi baino lehenago edo ondoren).

IRAUPENA

Ordubete.

PREZIOA

2€  Izar­-eskolan  parte  hartzen  duen  ikasle  bakoitzeko.  Ordainketa  bateratua  (Izar­-eskola + tailerra)  saioa hasi baino lehen ikasle  kopuru  zehatza aipatuz leihatilan egin dezakezue edo online egiteko aukera dago ere.

ERRESERBA

Izar­-eskolako erreserba gunean hauta ezazu “Bisitaldia osatu nahi?” eremua eta aterako den zerrenda saioa hauta ezazu. Erreserba ­eskaria  jasotzen  dugunean,  zuekin  harremanetan paratuko gara jarduera zehazteko.


PREZIOA/IKASLE: 2.00 €



Galaxia eta lorategia

Zerrendara itzuli