Planetak

LH, DBH, Batx., Lanbide Heziketa, Helduak
es eu

2006. urtean Nazioarteko Astronomia Elkargoak “planeta” kontzeptua berdefinitu zuen. Hezkuntza-ziklo bakoitzera egokituz kontzeptu berria landuko dugu: zein baldintza bete behar ditu astro batek planeta bat izateko? Zer da nano-planeta bat? Eta satelite bat? Eguzki Sisteman objektu desberdinak aurki ditzakegula ikusiko dugu. 

Behin "arauak" finkatzen ditugula,  Eguzki Sistemako planeten ezaugarriei buruz solastatuko gara: tamainua, osagaiak, masa, erakarpen indarra, kanpoko ezaugarriak, sateliteak... eta azkenik, eskalak erabiliz kokatuko ditugu, Eguzkiarekiko zer nolako distantzietara dauden ulertzeko. 

Saio gehigarri hau ikus­-entzunezko proiekzioekin lagunduta eginen dugu diziplina anitzeko ingurune batean.

 

 

 


IKASLE KOPURUA

Jarduera hau planetarioko auditorioan gauzatuko da, kupulak berak baino toki gehiago duena, beraz, ez dago kopuru ­mugarik.

SAIOAREN  ORDUTEGIA

Asteartetik  ostiralera  (eskola­-egunak),  10:30  edo  12:00etan  (Izar­-eskolako saioa hasi baino lehenago edo ondoren).

IRAUPENA

Ordubete.

PREZIOA

2€  Izar­-eskolan  parte  hartzen  duen  ikasle  bakoitzeko.  Ordainketa  bateratua  (Izar­-eskola + tailerra)  saioa hasi baino lehen ikasle  kopuru  zehatza aipatuz leihatilan egin dezakezue edo online egiteko aukera dago ere.

ERRESERBA

Izar­-eskolako erreserba gunean hauta ezazu “Bisitaldia osatu nahi?” eremua eta aterako den zerrenda saioa hauta ezazu. Erreserba ­eskaria  jasotzen  dugunean,  zuekin  harremanetan paratuko gara jarduera zehazteko.


PREZIOA/IKASLE: 2.00 €



Planetak

Zerrendara itzuli