Sortu Nazioarteko Egoitza Espaziala 3D eta Errealitate Areagotuarekin

27/08/2019 | 10:30ean*

* Hasiera ordua
Behin emanaldia hasita badago, ezingo da gure proiekzio gelara sartu.

Prezioa: 60.00 €

Lau egun iraungo dituen tailer honetan ISS izanen protagonista. Tailerra euskaraz izanen da.3D eta Errealitate Aregotuaren teknologiak erabiliz gazte bakoitzak bere espaziuntzi propioa diseinatuko du eta Unity programarekin sakelekeko gailu edo tabletentzat erabilgarria izango den aplikazioa sortuko dute.

 

3D modelatua eta testurak landuko dira eta oinarrizko programazioan lehenbiziko urratsak emateko aukera izanen da tailer honen bitartez. Era berean, nabea gehiago ezagutzeko aukera izanen da: moduluak, horretara joateko erabilzen diren espaziuntzi txikiak... eta bitxikeri aunitz! 

Erabiliko den teknologia gaur egun bideojokoak sortzeko erabili ohi da.

Eguerdietan atsedenalditxo bat eginen dugu, bakoitzak ekarritako askaria gosaltzeko.

Publikoa: 12 urtetik aurrera. 

Datak/Ordutegia: abuztuaren 27,28,29 eta 30, 10:30etatik 13:30etara.

Prezioa: 60€ (prezio honek 4 sesioak hartzen ditu barne). 

Iraskaslea: Iker Ibero
 

IKER IBERO

Gazte ekintzailea, irakaslea eta Zinema, Telebista eta Publizitatearen ikus-entzunezko efektuetan aditua. Madrilgo  “El Ranchito” enpresan lanean hasi zenm  "Juego de Tronos" lenean arituz. Enpresa horrek Emmy bat irabazi zuen serie horrengatik. 

2018an bere jaioterrira, Nafarroara itzuli zen 3D Navarra enpresa sortzeko. Honen bitartez, ondarearen berreskurapenean, birtualizazioan eta musealizazioan aritzen da. Edukiak sortzen ditu hezkuntza-zentru zein museoentzako balioagarriak, inprimitutako formatu nahiz ikus-entzunezkoetan. Era berean, Donostiako “Oreka Interactive" enpresaren kidea da, teknologia berriak eta punta-puntako grafikoak garatzen dituzte esperientzia interaktibo desberdinak sortzeko. 

Diseinu Grafikoaren Goi Zentzua lantzen duen “Creanavarra”ko irakaslea ere bada. Diseinu eta bideojokoen garapenerako graduko irakaslea, 3D Modelatu, Argiztatze eta Render-etan. 

 

 

Sortu Nazioarteko Egoitza Espaziala 3D eta Errealitate Areagotuarekin



Eman izena online edota planetarioko txarteldegian

Planeta STEM