Arduinoko programazio grafikoan lehen urratsak

15/05/2021

Prezioa: 30.00 €

Arduinoren oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditugu programazio grafikoaren bidez, gure irudimena erabiliz talde-proiektu bat sortzeko prozesu osoa eginez. Motorrak, ledak… erabiliko ditugu, eta, beraz, elektronikari buruzko oinarrizko ezagutzak jasoko dira.

Gure lan-dinamika hau izango da:

  • Ideia: "Zer egin nahi dugu?" galderatik abiatuz pentsatu. 
  • Diseinua: prozesua hau deskribatuko dugu: nola egingo dugu?
  • Garapena eta programazioa: ekin lanari… behar dugun guztia egingo dugu! Programatu egingo dugu!
  • Ebaluazioa: Nahi dugun bezala funtzionatzen du? Zer hobetu dezakegu?
  • Aurkezpena: proiektua gainerako taldeei aurkeztuko diegu eta elkarrengandik ikasiko dugu
     

Hartzaileak: 10 eta 16 urte bitarteko neska-mutilak
Eguna: maiatzaren 15a, larunbata
Ordutegia: 10:30 – 13:30
Prezioa: 30 €
 

COVID-19 segurtasuna:

  • Tailer honetako edukiera txikia da eta maskara derrigorrezkoa da.
  • Parte-hartzaile bakoitzak hamaiketakoa ekar dezake, atsedenaldia egingo dugu Yamaguchi parkean.
Arduinoko programazio grafikoan lehen urratsak