2018-2019ko Tecnociencia jarduerak formatu zertxobait desberdinarekin dator aurreko edizioekin alderatuta. Alde batetik 12-18 urte bitartekoentzat (2000 eta 2006 urte bitartean jaio diren neska-mutilentzat) ikasturte osoko teknologia-tailerra egiteko eskaintzen dugu. Besteik, ikastetxeek ekimenean doan parte hartzeko aukera izanen dute haur hezkuntzatik hasi eta batxilergoraino (ikastetxeen izen-ematea info@planetastem.com helbidearen bitartez egin behar dira). Egindako lan guztiak (planetarioan zein ikastetxeetan egindakoak) Teknociencia Ferian aurkeztuko dira 2019ko ekainaren 8an.