Elhuyar - Zientzia Azoka 2019-2020



Zientzia Azoka ekimena gazteek garatzen dituzten proiektuen azoka bat da. Ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko egokia da.

DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko gazteentzako da. Gazteak, 2-4 kideko talde txikitan, ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatuko dute; ikertzaile profesionalen aholkua ere jasoko dute bisita batean.

EGUTEGIA

- 2019ko iraila: izen-ematea
- 2019ko abendua: erronka definitu
- 2020ko urtarrila-otsaila: ikertzailearekin harremana
- 2020ko martxoa: Bilboko azokarako taldeak zehaztu
- 2020ko maiatzaren 9an: Bilboko Zientzia Azoka eguna

Abiapuntu eta inspirazio gisa baliabide interesgarri eta berrituak ere baditugu: 

Irailaren 25etik aurrera zabalik da izena emateko epea. Anima zaitez!

Oinarriak, egutegia eta gainera ezaugarri eta baldintzak hemen.

 

Ikus ezazu 2019ko edizioa Teknopolis saioan:

 

Elhuyar - Zientzia Azoka 2019-2020

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.