Úriz Pi. Hermanas-Ahizpak

Erakusketetara bisitaldia librea da planetarioaren ordutegiaren barruan.


ÚRIZ PI. HERMANAS~AHIZPAK

2020ko Irailaren 15etik urriaren 17ra bitartean bisitatu ahalko da, Iruñeko Planetarioa irekitzen den orduetan.

Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren ekimena da.

Josefa eta Elisa Úriz Pi ahizpak, seguru asko, XX. mendeko nazioarteko proiekzio handiena izan zuten Nafarroan jaiotako emakumeak dira. Konpromiso sozialaren eta balio demokratiko unibertsalen aldeko borrokaren benetako adibidea dira.

Josefa eta Elisa Úriz Pí ahizpak Badostain eta Tafallakoak ziren, maistrak, abangoardistak, feministak eta iraultzaileak, garai hartarako bi nafar atipikoak. Haien idealak medio jazarriak izan ziren, eta lehendabizi Frantzian eta geroago Alemanian erbesteratzera behartu zituzten; han ere berdintasunaren aldeko borrokarekin jarraitu zuten. Frantzian, Gerra Zibilaren ondorioz kanporatutako errefuxiatu espainiarrei laguntzen aritu ziren. Geroago, alemaniarren inbasioa gertatu zenean, erbesteratu horiek antolatu zituzten FFI osatzeko (Frantziako Barne Indarra) nazien okupazioaren aurka. 1951n Frantziatik kanporatuak izan ziren Gerra Hotzaren garaian, Alemaniako Errepublika Demokratikora eta ez zuten jaioterriara itzultzeko aukerarik izan.En el año 1951 fueron expulsadas de Francia, en plena Guerra Fría, a la República Democrática de Alemania sin poder regresar a su tierra natal.

Bizitza osoa emakumearen eta haurtzaroaren eskubideen defentsari eskaini zioten eta 1954an Nazio Batuen Erakundeak ofizialki aldarrikatutako Haurren Nazioarteko Eguna ezartzea Elisaren ekimena izan zen. Gaur egun munduko herrialde guztietan ospatzen da Haurren Nazioarteko Eguna.
Josefak bere aldetik,  duela ehun urte, lan handia egin zuen Europako aurrerapen pedagogiko modernoak Espainiako hezkuntza-sistema zaharkituan sar zitezen. Horregatik jazarri zuten Gerra Zibilaren aurretik eta ondoren.

Erakusketan zabaldutako informazio guztia eskuragarri egongo da pertsona guztientzat ondorengo web orrialdean; bertara QR edo bluetooth bidez sartu ahal izango da.

 

 

Buletina

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Navarra de Infraestructuras de Deporte y Ocio, S.L. (NICDO)
  • Helburua: Interesdunak Iruñeko Planetarioak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldiei buruzko informazioa astero jaso dezan behar diren datuak eskatzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.