Gaur egun, COVID 19 dela eta, urtebetetze-eskaerak 948 26 26 28 telefonoan edo talleres@pamplonetario.org posta elektronikoaren bidez egingo dira.
Urtebetetzeak
Zure urtebetetzea ospatzea pentsatzen duzunean, zure helburu nagusia egun berezia izatea da, ahaztezina den zerbait egitea eta une hori zure lagun onenekin partekatzea. Ba al dakizu Iruñeko planetarioa leku ezin hobea izan daitekeela zure egun berezia ospatzeko?
Planetariotik emozioak eta sentsazioak sortzea gustatzen zaigu, baina, batez ere, zientzia eta astronomia gustatzen zaizkigu. Beraz, zure urtebetetzea modu desberdin eta dibertigarrian ospatzeko aukera eskaintzen dizugu!
Zer zientzia dago dinosauroen azterketaren atzean, nola bihur naiteke astronauta, nola bizi izan ziren historiaurrean, zer esperimentu egin ditzakedan planetei buruz gehiago ikasteko, zenbat sormen egon daitekeen zientzian, zein animali marrazten ditugun zeruan.
Zure esku dago gehien gustatzen zaizun esperientzia aukeratzea, eta guk esplorazio paleontologikoa egingo dizuegu dinosauroen artean, zeruko konstelazioak behatuko ditugu, historiaurreko haitzulo batean biziko gara eta labar-pinturak egingo ditugu, zientzialari ausart gisa esperimentatuko dugu edo zientziak eskaintzen dizkigun sormen-aukera guztiak erabiliko ditugu.
Urtebetetze tailerrak hiru orduko iraupena du, eta, bertan, aldez aurretik aukeratu den tailerraren zatia egiten dugu, Tornamira aretoan planetario-proiekzio bat ikusten dugu, bertaratutako neska-mutilen merienda, eta gaiaren araberako eskulanak eta esperimentuak egiten ditugu.
Gure ospakizunak bereziki 3 eta 14 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta daude, eta, beraz, adin horietako edozeinetara egokitzen gara. Era berean, talde edo eskola baten urtebetetzeak egiten ditugu edo lagun bakarreko urtebetetzea ospatzeko aukera ere eskaintzen dugu. Edonola ere, bertaratuko direnen gutxienekoa 12 neska mutilekoa izango da eta gehienekoa 40.
Gure urtebetetzeetan askari pertsonalizatuak eta indibidualak prestatzen ditugu, bertaratutakoek alergiei eta/edo elikadura-intolerantziei dagokienez dituzten beharretara egokitzen gara; beraz, horiek adierazteko eskatzen dizuegu.
Gure aldetik, urtebetetzaileari opari gisa, jaio zen eguneko zeruaren argazki-irudi bat emango diogu.
Urtebetetzean parte hartzen duten neska-mutilak begiraleen ardurapean geratuko dira, eta ezin izango dute jarduerara joan bertaratutako haurren gurasoek.
Urtebetetze tailerretan gure HELBURUAK honako hauek dira:
* Gaur egun, COVID 19 dela eta, urtebetetze-eskaerak 948262628 telefonoan edo Talleres@pamplonetario.org posta elektronikoaren bidez egingo dira.