Aucuba japonica

Aucuba japonica Aucuba japonica Sakonean dauden izarrak. Hondo izarratua. Sakonean dauden izarrak. Hondo izarratua.

Izen arrunta
Zikindutako laurela

Jatorria
Japoniako hegoaldea, Txinako hegoekialdea eta Korea

Zer adierazten du lorategian?
Sakonean dauden izarrak. Hondo izarratua.

Japoniar Aucuba 1 eta 4 metro bitarteko altuera duen zuhaixka da. Bere hostoak iraunkorrak dira eta zurtoinaren bazterrean taldekatzen dira. Eliptiko-luzexkak dira edota obatu-eliptikoak, 8-20X5-12cm-koak; erdialde apikalean marjena dute 2-6 pare bitarteko hortz handiekin. Zenbaitetan osoak, larrukarak, ilegabeak berde iluneko printza distiratsuarekin, eta aunitzetan orban horixkekin, azpialde berde argi distiratsuarekin. 7 - 10 cm luze diren infloreszentzia maskulinoak ditu panikula tenteetan eta 7mm-ko diametroa duten lore izarratuak, kolore gorri-purpura ilunarekin. Panikula txikietan inforeszentzia emeak, trinkoak eta 1-2 cm-ko luzeerakoak ditu. Bere fruituari dagokionez, 1-2 x 0,5-0,7 ko baia oboideak ditu, kolore gorri biziarekin, purpura ilunarekin edo beltzarekin, azken hau, heldutu direnean. Loratzea martxoa eta apirila bitartean gertatzen da eta fruituak azarotik datorren loratzeraino ateratzen dira. Soilik emeak diren aleak loratzen dira eta ondoan ale arra badu, bere fruituak zertxobait toxikoak izan daitezke. Espezie honi zoruaren nolakoa den ez zaio axola; hori bai, gaizki dreinatutakoak edo kareharrizkoak ez ditu batere maite. Idorteen aurrean nahiko indartsua da eta hotza ere, nahiko ongi gainditzen du. Nahiago du itzaletan egon, modu partzial zein osoan. Izurriteei dagokienez, kukurutxa eta armiarma gorria ditu etsai.

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.