Izen arrunta
(Ez du)
Jatorria
Ozeania
Zer adierazten du lorategian?
Kumulu globularrak
Zuhaixka-formako landare hau 2-4 metro luze har dezakeen palmitoa da. Zurezko kotiledoibakarra, zurtoin mehe eta tentea du eta goiko aldean adarkatzen da hosto mehe, lanzeolatu eta iraunkorrekin. Horiek, kolore marroi-gorrixka edota more-gorrixka izan ditzakete, zuhaitzaren baldintzen arabera. Espezie hau kanpoan ereiten bada eta 10 urtera iristea lortzen badu, luma itxurako infloreszentzia ederrak izan ditzake panikulan, metro bateko luzeera eta 60cm-ko zabalera dutenak. Krema koloreko loreek usai gozoa izanen dute eta baia txuriak emanen dituzte. Zuhaixa hau udaberrian loratzen da kontraste eder eta deigarria sortuz. Klima epeletan, beroetan zein kostaldekoetan arras ongi hazteko gai da. Ez du izozte handiak ongi gainditzen eta lurzoru hezea maite du. Ureztatzerako orduan, askotan egin beharrekoa da, baina kantitate txikian, aldi bakoitzean. Gaixotasunei dagokienez, onddo, kukurutxa eta armiarma gorria ditu etsai.