Eleagnus ebbingei

Eleagnus ebbingei Eleagnus ebbingei Sakonean dauden izarrak. Hondo izarratua. Sakonean dauden izarrak. Hondo izarratua.

Izen arrunta
(Ez du)

Jatorria
Asia

Zer adierazten du lorategian?
Sakonean dauden izarrak. Hondo izarratua.

Zuhaixka perennifolioak dira eta azkar hazten dira 3-5 metroko altuera izan arte. Hostoek bazter ondulatuak dituzte, koriazeoak dira eta forma eliptikoa dute kolore gris-berdearekin edo zilar punttu batekin. Bere fruitu gorri-laranxkak jangarriak izateaz gain apaingarri gisa erabiltzen dira. Idorreriaren kontrako ezaugarriak dituzte. Zuhaixka hauek haizearen babesgarri gisa multzoka erabil daitezke edo banaka. Itsaso ondoan dauden lorategietarako arras aproposak dira eta fruta-arbolen artean landatzen bada, zoruaren kalitatea hobetzen dute. Eleagnusa eguzkipean, itzal-ertain zein itzal-handiko tokietan bizi daiteke. Hotza eta izotzaren aurkako erresistentzia handia dute (-18ºC) eta idortea gainditzeko gai dira ere. Halaber, ia edozein zorutan bizi daitezke, hondar eta buztinezko zoruetan eta elikagai gutxiko eremuetan, esate baterako. Landaketa udaberrian egitea komeni da, zuhaixken artean 40-50 cm-ko tartea utziz. Era berean, udaberri hasieran kimatzea hobesten da izaera konpaktuago emateko. Lorategiek izan ohi dituzten izurrite eta gaixotasunei erraz aurre egiten diete. Bestalde, uda edo udazken hasierako aldaxkei esker erraz biderkatzen dira.

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.