Izen arrunta
Siriako Larrosa, Altea
Jatorria
Asia Txikia
Zer adierazten du lorategian?
Nebulosak
Zuhaixka hostogalkorra da eta 3 metro izatera irits daiteke. Adaxka tenteak ditu, oso hedatuak eta kolore gris argia dutenak. Bere hostoak obatu eta erronboideak dira, 3-7cm artekoak, orokorrean 3 lobulo mehe eta zakarki hoskatutako bazterrekin. Lorea banaka edo binakakoak ditu, axilarrak, 4-7cm-ko luzeera duten petaloekin. Horien koloreak txurixkatik hasita, arrosa edo labanda tonuraino joan daitezke, erdialdean marrazki purpura edo gorrixkak dituztelarik. Loratzea uda bukaeran hasi eta udazkenaren erdialderaino irauten du. Fruituari dagokionez, okre koloredun kapsula da, piko gisako bukaera duen 2 cm-ko ilupa. Klima guztietan landu daiteke. Zoruek nahiko hezetasuna badute, ongi moldatzen da. Loratze ederra nahi badugu, urtero modu indartsuan kimatzea komeni da, oinarritik adarkatze ugari atera daitezen, baina ezin ditugu ahaztu adar nagusiak, egitura emanen diotenak.