1999. urtean Nazio Batuen Asanblada Orokorrak Nazioarteko Espazioaren Astea, World Space Week, aldarrikatu zuen ondorengo bi gertakariak oroitzeko:
Beraz, urriaren 4tik 10era Zientzia eta teknologiak gizakion bizimodua hobetzeko jokatu duten papera azpimarratzeko ospakizun ugari egiten da munduan zehar. Egia erran, planetarioan astero astero ospatzen dugu Espazioaren astea. Gure jardueren artean, honako hauek nabarmentzen ditugu (biak datorren larunbatean hilak 7an izanen dira):
Planetec: A vueltas con el Sol. Saio honetan Eguzkiari buruzko pelikula bat ikusteaz gain, eguneko zeruaren azalpena eginen dugu izar-proiektorearekin eta gaurkotasunaren tartean astronautak ezagutuko ditugu, eta Sputnik 1 satelitearen ingurukoak kontatuko ditugu.
Bestalde, urte guztian zehar espaziora lotuta jarraitzeko esteka batzuk uzten dizkizuegu:
Eta nola ez, astero astero gure agendako eskaintzaren berri izateko, gure buletinean harpidetzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.