Eboluzioa

es eu en

Galileo eta Darwinek berebiziko garrantzia izan dute Zientziaren Historian. Beraiek utzitako aztarna jarraituz Eboluzioaren kontzeptua aztertuko dugu erabat desberdinak diren bi alorretan murgilduz: Unibertsoan berean zein Lurrean garatu den bizitzan.

Iraupena: 45 min.


Youtube

2009. urtea Nazioarteko Astronomiaren Urtea izan zen Darwin Urtearekin betera. Hori ospatzeko, A Coruña, Cuenca eta Iruñeko Planetarioek "Eboluzioa" pelikula ekoiztu zuten elkarlanean. Film hau formatu digitalean ekoiztutako lehenbiziko lan digitala da, Espainiako planetario desberdinetan gerora ikusi ahal izan dena. Pelikulak espazio eta denboran bidai bat egitera garamatza astronomia eta biologian barneratuz, horiek baitira gure eboluzio propioaren oinarriak. Baina ez soilik iraganari buruzko bidai bat. Izan ere, gure mundua behatzeko moduak eta mundua ulertzeko nahiak aurrerabidera  eramaten gaitu.

Pelikularen kartela

Proiektuaren lehen urratsak 2007. urtean hasi baziren ere, estreinaldia 2009ko apirilaren 24ean gazuatu zen. Diziplina-anitzeko proposamen honek egun horretan hasi zuen bere bidea, garaiko teknika digital berritzaileenak eskainiz.

Fernando Jáureguik zuzendutako lan honek Fernandoren beraren eta Marcos Pérezen gidoia du. Ekoizpen lanetan aldiz, Nieves Gordón, José María Sánchez eta Marcos Pérez aritu zien, Iruñeko Planetariorako, Museo de las Ciencias de Castilla - La Mancha de Cuencarako eta Museos Científicos Coruñesesentzako lana egiten dutenak, hurrenez hurren.

 

Eboluzioa filma jarraian agertzen diren zentruentzat sortu zen:

  • Centro de Ciencia PRINCIPIA, Málaga

  • CosmoCaixa Barcelona de l’Obra Social "la Caixa"

  • CosmoCaixa Madrid de la Obra Social "la Caixa"

  • kutxaEspacio de la Ciencia, Donostia

  • Museo Elder de la Ciencia y la Tecnología, Las Palmas de Gran Canaria

  • Museo de la Ciencia de Valladolid

  • Museo de la Ciencia Príncipe Felipe, Valencia

  • Museo de la Ciencia y el Cosmos, La Laguna, Tenerife

  • Museo de las Ciencias de Castilla-La Mancha, Cuenca

  • Museos Científicos Coruñeses

  • Parc Astronòmic Montsec, Àger, Lleida

  • Parque de las Ciencias de Granada

  • Iruñeko Planetarioa

Halaber, herrialde desberdinetako planetario ugaritan proiektatu izan da. Hori dela eta, pelikula hau hizkuntza desberdinan eskuragai dago: euskaraz, gaztelaniaz, galegoz, katalana, frantsesez, ingelesez eta alemanez.

Iruñeko Planetarioko, Museos Científicos Coruñeses eta Museo de las Ciencias de Castilla-La Manchako ekoizpena da, Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología  (FECYT) eta Ministerio de Ciencia e Innovación-en laguntza izan zuena "Convocatoria de Ayudas para el fomento de la cultura científica 2008" bekaren bitartez. 2009ko Nazioarteko Astronomiaren urtea ospatzeko sortutako lanen artean biltzen da.


TALDEENTZAKO PELIKULAK

Pelikula hau ez badago gure agendan programaturik eta taldean etortzeko asmoa baduzue, jartzeko eska dezakezue (gelaren erabilgarritasunaren araberako aukera). Gogoan izan zuen eskaria zeruraren zuzeneko azalpenarekin konbina dezakezuela. Bidal iezaguzue zuen proposamena galdetegi honen bitartez.

Eboluzioa

Zerrendara itzuli

Buletina