Programazio eta robotikan lehen urratsak emateko saioa LEGOrekin

LH 3.4.5. 6. eta DBH.
es eu

Saio honetan robot baten oinarrizko funtzionamendua aztertzeaz gain, programazio eta konputazio-pentsamoldearen egitura sinpleekin berarekin komunikatzen ikasiko dugu. Erronka desberdinetan oinarritutako jarduerak proposatuko zaizkio ikasleari eta berak robota programatuz gainditu beharko ditu. 

Tailerra LEGO Mindstorm softwarearelom eginen dugu eta erronkak ikasleen ezagutza eta zentruaren beharrei egokituko dira. 

 


IKASLE KOPURUA
32 gehienez

ADINA
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera.

SAIOEN ORDUTEGIAK
Asteartetik  ostiralera  (eskola­-egunak),  10:00  edo  12:00etan

IRAUPENA
Ordu eta erdi.

PREZIOA​
6€ pertsona bakoitzeko eta 4€ Iruñeko Planetarioko beste eskola-saio batean ere parte hartzen bada. Ordainketa saioa hasi baino lehen ikasle kopuru  zehatza aipatuz leihatilan egin daiteke edo online aukera dago ere.

ERRESERBA
Izar­-eskolako erreserba gunean hauta ezazu “Bisitaldia osatu nahi?” eremua eta ondotik zure eskaria biltzen  duen testutxoa  idatz  ezazu.  Erreserba ­eskaria  jasotzen  dugunean zuekin harremanetan paratuko gara jarduera zehazteko.

*Argazkia: Eirik Refsdal

PREZIOA/IKASLE: 6.00 €



 Programazio eta robotikan lehen urratsak emateko saioa LEGOrekin

Zerrendara itzuli

Buletina