Gazteak sarean: zertan ari diren eta nola laguntzen ahal diegun

24/01/2017

Nori zuzendua: Publiko guztientzat
Prezioa: Doan

Daniel Cassanyren hitzaldia. NUP, Iruñeko CAP eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailarekin elkarlanean prestatutako ekitaldia. 

Irakasleentzako deialdia hemen ikus dezakezue. Sarrera doan aretoa bete arte. Hitzaldia gaztelaniaz izanen da. 

Gazteek bizitza paralelo bat garatzen dute sarean, sare sozialen bitartez (Instagram, Facebook, Snapchat), zaletasunen bitartez (bideo-jokoak, komikiak, musika eta abar) eta talde jakin batzuetako kide eginez (fanfic, scanlator, fansub). Lagun birtualak egiten dituzte, bestelako harremanak garatzen aurrez aurre ezagutzen duten jendearekin, eskola-curriculumetik kanpoko trebeziak eta edukiak ikasten eta, azken batean, duela hamarkada batzuk guk haien adinean genuenaren hagitz bestelakoa den mundu-ikuskera garatzen dute. Mintzaldi honetan gazte horietako batzuen bizitza digitala kontatu eta erakutsiko zaigu zer ikasten duten, zer arrisku hartzen dituzten eta zer arrakala irekitzen diren jarduera horietatik abiaturik. Hausnarketarako ere baliatuko da, familiek, irakasleek eta hezkuntza-erakunde guztiek (eskolek, liburutegiek, argitaletxeek eta abarrek).


Helburuak

-Jabetzea zein diren gaur egungo gazteek sarean garatzen dituzten praktika digitalak eta zein diren jardun horien ezaugarriak. 

-Erakustea zer-nola joka dezaketen irakasle, familia eta kultura-kudeatzaileek egoera hau bideratzeko. 

-Jardunbide egokiak eta aholkuak iradokitzea egoera hau ulertzeko eta nork bere gain hartzeko. 


Hizlaria

Daniel Cassany (Bartzelona, 1961), irakaslea eta ikertzailea da. Izen handia du nazioartean eta zenbait obra enplematikoren egilea dugu, hala nola La cuina de l'escriptura, Descriure escriure, Reparar l'escriptura, Construir l'escriptura eta abar. Gaur egun irakasle titularra da Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona) eta mintzaldiak ematen ditu hizkuntzaren erabilera tradizionalei eta digitalei buruz. 

Antolatzaileak:

  

Gazteak sarean: zertan ari diren eta nola laguntzen ahal diegun

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.