CanSat Nafarroa I Edizioa - Nafarroako Zirkuitoan

14/04/2019

Prezioa: Doan

ESAren, Europako Espazio Agentziaren Nafarroako lehenbiziko CanSat edizioaren ospakizuna. Ikasle-taldeek hilabetetan landutako sateliteak jaurtiko dituzte eta euren proiektuak jendaurrean kontatuko dituzte.  Ekitaldia publiko guztientzat zabalik egonen da. Ekitaldia Los Arcoseko Zirkuitoan ospatuko da. 


 

 

 

 


Zer da CanSat?

Satelite erreal baten simulazioa da, bere bolumena eta forma freskagarri baten lata batean sartuta dituela. Ikaslegoaren erronka egiazko satelite baten azpisistema hain eremu txikian sartzea izanen da, hala nola, elektrizitatea, sentsoreak eta komunizazio sistema bat. Behin hori lortu dela, CanSat-a suziri batean jaurtiko da kilometro bateko altuerara iritsi arte, eta ondoren, erortzen utziko zaio bati plataforma, dron edota puxika baten bitartez. Momentu horretan bere misioa hasi da: zientzia-esperimentu bat exekutatu beharko du, hautsi gabe lur hartu beharko du eta jeitsiera horretan jasotako datuen analisiari ekingo zaio.

CanSat proiektuaren hezkuntza-helburuak

Proiektu honen bitartez taldeek espazioko proiektu erreal batean parte hartuko dute. Misioaren helburuak finkatu beharko dituzte eta CanSat-aren diseinuan parte hartu beharko dute osagaiak integratuz, sistema probatuz, jaurtiketa prestatuz eta jasotako datuen analisia eginez. Honen guztiaren bitartez, ikasleek:

  • Modu praktikoan ikasten dute
  • Ikasketa zientifikoetako ikerketa-metodologiarekin harremanetan dago eta errealitateko teknikekin lan eginen dute
  • Teknologia, fisika eta programazioarekin zerikusia duten jakintzak jasoko dituzte, edota zituztenak indartzen dira
  • Koordinazioaz eta talde lanaren garrantziaren jabe izanen dira
  • Komunikazio gaitasunak landuko dituzte

 

 

CanSat Nafarroa I Edizioa - Nafarroako Zirkuitoan

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.