"Gaurik Laburrena" ikuskizuna, Zugarramurdin

22/06/2019

Nori zuzendua: Publiko guztientzat

Emanaldi bakarreko ikuskizuna eskeiniko da. Navarra Film Commission, Iruñeko Planetario eta Sinfonietta Academicaren arteko lankidetzak astronomia eta ikus-entzunezkoak batzen dituen ibilbide musikatu hau ahalbidetuko du, zinema kokaleku adierazgarri den Zugarramurdiko Lezean.

Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio – NICDO, Nafarroako Gobernuko enpresa publikoak, SinfoniettaAcademica-rekin batera, egun honetarako bereiziki sortu den ekoizpena antolatu du. Bertan, musika zuzenean, narrazio eta irudiak elkartuko dira, ikuslea bidaia astronomiko batean eramateko, beti ere zazpigarren arteak hilezkortu duen paraje ederrean.

SinfoniettaAcademica orkestrak, Caroline Collierren zuzendaritzapean 70 musikaritik goiti duenak, John Williamsen Star Wars joko du bertaratzen direnen gozamenerako; izan ere, zinemaren historian sortu den soinu banda mitikoenetariko bat da. Konpositore entzutetsuak honekin bere hirugarren Oscar saria lortu zuen eta 2005ean American Film Institute erakundeak “inoiz Ipar Amerikan sortu den filma soinu bandarik hoberena” izendatu zuen.

Javier Armentia, Iruñeko Planetarioko zuzendariak sortutako testuek – NICDO erakundearen kudeaketaren barne – tradizio, mito eta zientzia ezagutzei buruz hitz egingo digute, “Gaurik Laburrenarekin” lotura harrigarriak bilatuz. Baina musika eta kontaketez gain, Zugarramurdiko Lezearen ingurune berezian, kobazulo paretetan egun honetarako diseinatu eta nahasi diren proiekzio ikuskagarriez gozatzeko aukera ere izango da, Iruñeko Planetarioko Ikus-entzunezko sorkuntza arloko kideen eskutik.

Kontzertu honekin hasiera emanen zaio Navarra Film Commission erakundearen 10 urteetako jarduera hedatzeko antolatu diren ekimenei.

Gainera, ekainaren 22tik aurrera, Zugarramurdiko Sorginen Museoan kokatuko da Navarra Film Commission-en X. Urteurrenaren erakusketa ibiltariaren behin-behineko egoitza. Instalazio berri honi esker filmazioen jarduera, kokaleku eta Nafarroako zinema historiaren protagonistak azalduko dira. Zinemaren industriaz arduratzen den Nafarroako bulego iraunkorrak sustaturik, NICDO-ren barne dagoena 2009ko ekainetik, esposizio honek Foru Erkidegoko zinema eszenatoki nagusienak bisitatuko ditu ekainetik aintzin.

“Gaurik Laburrena” ikuskizunerako sarrerak eskuragarri daude, Iruñeko Baluarteren leihatiletan, nahiz esteka honetan.

Txartelen salneurria 18 eurotakoa da, banakako sarreran eta 60 eurotakoa pack familiarra (2 heldu + 2 haur 14 urtetik beitikoak). Divertis bidai-antolatzaileak Iruñeatik autobusa + sarreraz osaturiko paketea eskeiniko du: www.viajesdivertis.es.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.