Nola egin CanSAT bat? Irakasleentzako tailerra.

26/09/2019

Prezioa: Doan

2019. urtean STEM Planetak lehenbiziko aldiz CanSAT Nafarroa ospatu zuen. Tailer hau ekimena ezagutzera emateko prestatu dugu, irakasleen zertan datzan jakin dezaten, hurrengo urteko udaberrian euren taldeekin animatzera anima daitezen. 

CanSat proiektua bigarren hezkuntako ikasleei zuzenduta dago eta bere baitan, teknologia, fisika eta programazioa bezalako gai kurrikularrak hartzen ditu. Espaziorako proiektu bat eskala txikian modu praktikoan landuz, CanSat-ek eduki teorikoak modu interdiziplinarrean lantzen ditu, talde lana eta kolaborazioa sustatuz. Europako Espazio Agentziak (ESAk) lehiaketa hau Europako herrialde guztietan bultzatzen du eta azken helmuga, Europako CanSat torneoa izanen da.

Zer da CanSat?

Satelite erreal baten simulazioa da, bere bolumena eta forma freskagarri baten lata batean sartuta dituela. Ikaslegoaren erronka egiazko satelite baten azpisistema hain eremu txikian sartzea izanen da, hala nola, elektrizitatea, sentsoreak eta komunizazio sistema bat. Behin hori lortu dela, CanSat-a suziri batean jaurtiko da kilometro bateko altuerara iritsi arte, eta ondoren, erortzen utziko zaio bati plataforma, dron edota puxika baten bitartez. Momentu horretan bere misioa hasi da: zientzia-esperimentu bat exekutatu beharko du, hautsi gabe lur hartu beharko du eta jeitsiera horretan jasotako datuen analisiari ekingo zaio.

CanSat proiektuaren hezkuntza-helburuak

Proiektu honen bitartez taldeek espazioko proiektu erreal batean parte hartuko dute. Misioaren helburuak finkatu beharko dituzte eta CanSat-aren diseinuan parte hartu beharko dute osagaiak integratuz, sistema probatuz, jaurtiketa prestatuz eta jasotako datuen analisia eginez. Honen guztiaren bitartez, ikasleek:

  • Modu praktikoan ikasten dute
  • Ikasketa zientifikoetako ikerketa-metodologiarekin harremanetan dago eta errealitateko teknikekin lan eginen dute
  • Teknologia, fisika eta programazioarekin zerikusia duten jakintzak jasoko dituzte, edota zituztenak indartzen dira
  • Koordinazioaz eta talde lanaren garrantziaren jabe izanen dira
  • Komunikazio gaitasunak landuko dituzte.

     

Parte hartu nahi?: 

Nafarroan klase ematen duten DBHko irakasleentzat zuzenduta dago eta parte hartu nahi dutenek info@planetastem.com helbidera mezu bat bidali behar dute, honako datuekin: 

  • Izen-abizenak: 
  • Ikastetxea: 
  • 2019-2020. ikasturtean zein mailatan arituko zaren irakasle moduan:
  • Harremanetarako posta elektronikoa: 
  • Telefonoa: 

Tailerraren data eta ordua:

  • Irailaren 26an (osteguna) eta 27an (ostirala), arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara, Iruñeko Planetarioan. (Tailerra bi arratsaldetan gauzatuko da, ez dira bi tailer egun bakoitzeko). 
     

Tailerraren hizkuntza:Gaztelaniaz izanen da, biana irakasleak zenbait galdera euskaraz erantzuteko moduan izanen da. 

Garrantzitsua: Izena ematea beharrezkoa da. Leku mugatuak. Parte hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du. 
 

Info+
https://www.pamplonetario.org/es/cansat-navarra
https://www.esa.int/Education/CanSat

Nola egin CanSAT bat? Irakasleentzako tailerra.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.