Energy for life (School of stars - Planetec)

07/02/2020 | 10:00etan*

* Hasiera ordua
Behin emanaldia hasita badago, ezingo da gure proiekzio gelara sartu.

Nori zuzendua: Publiko guztientzat
Prezioa: 7.00 €

{ENGLISH SESSION} Izar­-eskolako saio bakoitza berezia da eta izarrez beteriko kupula azpian gauzatzen da eta emankizuna egitura finko baten baitan biltzen diren hiru azpiataletan banatzen da.

Lehendabizi, saioari izena  paratzen  dion  pelikula  proiektatzen  dugu kupulan.  Pelikula  bakoitzak  planetarioko  lantaldeak  propio egokitutako  material  didaktikoa  dauka,  ikasleek  gelan  bisitaldiaren  aurretik  edo  ondotik  lantzeko. Bigarren zatian aldiz,  gure izar-proiektorea nagusituko da eta bere laguntzarekin bisitaldiaren egun bereko zeruan izanen  diren  astro  eta  konstelazio  nabarmenenak  ezagutuko  ditugu.  Azkenik,  teknologiaren  eskutik zientzialari edo astronauta bilakatuko gara interneten laguntzaz. Izan ere, “Planetec” tartea gaurkotasunezko gaiak lantzeko espresuki prestatu dugu gure Izar­-eskolaren bisitaldia osatzeko.

Saioaren pelikula: Energy for life - DBH 3. eta 4. mailak, Batxilergoa, L.H., Helduen Hezkuntza Etengabea

Informazio gehiago: Izar-eskola. Ikasteko gogoak pizteko baliabidea. Adin guztientzat.

Oharra: Emankizun hau aldez aurretik gela erreserbatu duten ikasleentzat prestatu dugu, baina publiko gisa sartzeko aukera dago planetarioko kupulan saio bakoitzeko libre gelditzen den tokiaren arabera. Sarrerak planetarioko txarteldegian eta online eskuratu ahalko dira.

 
Energy for life (School of stars - Planetec)

Buletina

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Navarra de Infraestructuras de Deporte y Ocio, S.L. (NICDO)
  • Helburua: Interesdunak Iruņeko Planetarioak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldiei buruzko informazioa astero jaso dezan behar diren datuak eskatzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.