Sarrera doan. Edukiera mugatua.
Memoriaren Nafarroako Institutuak Agustí Centellesek egindako argazkien erakusketa aurkezten du, erbesteko bideak hartu zituzten pertsona guztiak gogora ekartzeko, kasu askotan inoiz ez itzultzeko.
1936ko kolpe militarraren, gerraren eta diktadura frankistaren garaipenaren ondorio larri, sakon eta iraunkorrenetako bat erbestea izan zen. 1939ko otsailean, ehunka mila pertsonak Frantziako muga zeharkatu zuten jazarpenetik ihesi. Kontzentrazio esparruak ezagutu zituzten, lehenik Mediterraneoko Argelès-sur-Mer, Saint-Cyprien eta Barcarès hondartzetan; ondoren, beste leku batzuetan, Gurs, Agde, Rivesaltes edo Bram.
Erbesteratu horietako batek Agustí Centellesek, "bizkarrean kargatutako maleta handi batekin, lau mila negatibo baino gehiago neramatzala, nire Leica eta errebelatzeko aparatuak".