V. CanSAT Nafarroa 2023

15/11/2022

Nafarroako CanSat-en V. edizioan parte hartzeko izen-emateak zabalik


Izena emateko epea 2022ko azaroaren 30ean amaituko da.

Europako Espazio Agentziak (ESA) CanSat erronkan parte hartzea babesten eta sustatzen du. Lehiaketa Nazionala irabazten duen taldea Europa mailan lehiatuko da, 2023ko ekainaren 26tik 30era.

CanSat-en, bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako proiektuan, teknologia, fisika eta programazio gaiak lantzen dira. Proiektua garatzeko lan praktikoaren bidez elkarlana eta talde-lana sustatzen dira.

Planeta STEMek Nafarroako eskualde fasea antolatzen du, eta, aurreko edizioetan bezala, EAEko taldeak ere hartuko ditu.

Izen-emateak ekimena antolatzen duen ESEROren web orriaren bidez egin behar dira:

Horrela izan zen laugarren edizioa, 2022ko martxoaren 27an. Bideoa eta argazki albuma uzten dizkizuegu:

Zer da CanSat bat?

CanSat bat benetako satelite baten simulazio bat da, freskagarri-lata baten bolumenaren eta formaren barruan integratua. Ikasleentzako erronka da benetako satelite baten azpisistema nagusiak hain espazio txikian sartzea, hala nola elikadura elektrikoa, sentsoreak eta komunikazio-sistema bat.

Jarraian, CanSat suziri batekin jaurtitzen da kilometro bateko altueraraino gutxi gorabehera, edo plataforma, dron edo globo gatibu batetik erortzen uzten da. Eta orduan bere misioa hasten da, hau da, esperimentu zientifiko bat gauzatzea, kalterik gabeko lurreratzea lortzea eta jaitsieran bildutako datuak aztertzea.

CanSat proiektuaren hezkuntza-helburuak

Proiektu honen bitartez taldeek espazioko proiektu erreal batean parte hartuko dute. Misioaren helburuak finkatu beharko dituzte eta CanSat-aren diseinuan parte hartu beharko dute osagaiak integratuz, sistema probatuz, jaurtiketa prestatuz eta jasotako datuen analisia eginez. Honen guztiaren bitartez, ikasleek:

  • Modu praktikoan ikasten dute
  • Ikasketa zientifikoetako ikerketa-metodologiarekin harremanetan dago eta errealitateko teknikekin lan eginen dute
  • Teknologia, fisika eta programazioarekin zerikusia duten jakintzak jasoko dituzte, edota zituztenak indartzen dira
  • Koordinazioaz eta talde lanaren garrantziaren jabe izanen dira
  • Komunikazio gaitasunak landuko dituzte

Taldeen ezaugarriak

CanSat Nafarroan parte hartzeko estatuko txapelketan eskatzen diren ezaugarri berak eskatuko dira:

  • Bigarren Hezkuntzan denbora-osoan matrikulatuko ikasleak bilatzen dira, gutxienez 14 eta gehienez 20 urte dituztenak.
  • Talde bakoitzeko ikasle kopurua 4-6 kide bitartekoa izan daiteke (4-5ekoa izatea gomendatzen da ikasketa prozesua maximizatzeko).
  • Ikasleen gehiengoak ESAko estatu-kideen nazionalitatea izan beharko dute.
  • Ikasle bakoitzak irakasle (TeamLeader) bat izanen du. Bere ardura taldearen prozesu teknikoa monitorizatzea izanen da eta laguntza eta aholkuak emateko gai izan beharko du. Halaber, estatuko torneoan antolakuntza eta taldearen arteko zubi-lanak eginen ditu.
  • Talde buruak prest egon behar du taldeari laguntzeko jaurtiketa ospatuko den asteburuan.

 

 

V. CanSAT Nafarroa 2023

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.