Datozen Eguberrietarako opari bila zabiltza? Programazio ikastaro bat oparitu nahi? 

2020/12/04

Gabonetako opariak prestatzeko garaia da, eta Iruñeko Planetariotik ideia berezi bat proposatzen dizugu: Marten inspiratutako programazioari buruzko hastapen-ikastaro bat oparitu nahi?

Marte Misioa: Perseverance-ren bidaia izeneko banakako ikastaroa Mars2020 misioan oinarrituta dago. Honen robot nagusia, Perseverance izenekoa, udan jaurti zen eta Planeta Gorrira 2021ko otsailean iritsiko da. Ikastaro hau Scratch programazioa ikasteko pentsatuta dago tutoretza-bideo gidatuen bitartez eta 8-12 urte bitarteko neska-mutilentzat prestatuta dago. 

Izena emateko galdetegian aktibazio-data hauta daiteke eta edukiak hilabatez eskura egonen dira. 

Guztira, 3 orduko bideoikaskuntza eta erronkak modu errazean aurkezten dira, erabiltzaileak programazioko ezagutzarik ez badu ere, prozesuan zehar ikas dezan. Hau posiblea izan dadin ikastaroak STEM Planetaren bi zutabetan banatuta aurkezten ditu atalak. Ezagutu zutabearen baitan Scracth plataformaren azalpena agertzen da, eta jardun zutabearen baitan, Marss2020 misioaren Perseverance robotaren bidaia garatzeko argibideak ematen dira. Bi ataletan erronkak aurkezten dira saiotik saiora banakako moduan jorratzeko, modu honetan erabiltzaileen gaitasunen garapena bilatzen da, ez bakarrik edukiak jasotzea. Era berean, erronka horientzako erantzunak ere agertzen dira, programatzeko modu desberdinak baitaude. 

Halaber, ikastaro honen bidez, lortutako ezagutzak lantzen jarraitu ahal izango dira bukaera-datatik harago, parte hartzaileek sortu duten kontu propioarekin programatzen jarraitu dezaketelako. Horrela, askotariko egoeretan erabil dezakete, hala nola ikastetxerako aurkezpenetan, bideojokoak eta ipuinak sortzeko edo problema matematikoak ebazteko.

Eman izena  esteka honetan!!
Garrantzitsua: online eremura sartzeko datuak izena emateko erabili den e-mailera bidaliko dira.

 

Datozen Eguberrietarako opari bila zabiltza? Programazio ikastaro bat oparitu nahi? 

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.