Nafarroa Teknozientzia azokan

2023/04/22

‘Elhuyar Zientzia Azoka│NafarroaTeknozientzia azoka larunbatean, apirilak 22, ospatu da Baluarte jauregian. Nafarroako ikastetxeetako gazteek ikasturtean egindako proiektuak erakusteko aukera izan dute.

Azoka goizeko 10:00etan ireki da agintari eta beste ordezkarien presentziarekin. Bertan izan dira Agurtzane Martínez Ortigosa, Nafarroako Gobernuko Berrikuntzako zuzendari nagusia; Javier Armentia Fructuoso, NICDO-Iruñeko Planetarioko zuzendaria; Marie Heguy Urain, Euroeskualdeko Hiritartasuna Proiektuen kudeatzailea, eta Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia.

Goizean zehar, 12-18 urte bitarteko gazteek ikasturtean egindako 40 proiektu zientifiko erakutsi dituzte. Guztira 160 gaztek hartu dute parte; horietatik 95 neskak eta 65 mutil.

Elhuyar Zientzia Azoka│NafarroaTeknozientzia‘, NICDO-Iruñeko Planetarioak eta Elhuyarek antolatutako azoka da, Nafarroako Gobernuaren eta Euroeskualderen laguntzarekin. Azokaren helburu nagusia da STEM (ingeleseko sigletatik zientzia, teknologia, ingeniaritza, eta matematika) zer den ezagutaraztea, gazteen STEM konpetentziak eta zeharkako konpetentziak garatzea, eta bizipen zientifikoak gazteei eskaintzea.

Bigarren hezkuntzako ikasleek proiektu zientifikoak eta teknologikoak publikoarekin partekatu dituzte, eta gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertu eta kultura zientifikoa bultzatu eta zabaldu nahi dira. Azpimarratzekoa da proiektuan zehar ikertzaileek duten parte-hartzea, zientziaren eta teknologiaren mundu erreala gazteei hurbiltzeko eta proiektu honekin izan duten konpromisoa; gazteen proiektuen aholkulari izan dira.

Elhuyar Zientzia Azoka Nafarroa│Teknozientzia’ azokak, Euroeskualdearen eta Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso du.

Nafarroa Teknozientzia azokan

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.