Nafarroako Cansat txapelketan parte hartzeko izen-emate epea abenduaren bukaera arte zabalik dago!

2020/12/02

Eskala txikiko espazio-proiektu batean parte hartu nahi duzu? Oraindik garaiz zaude taldea osatu eta Europako Espazio Agentziaren ekimen honetan parte hartzeko! Hasi nahi duzun irakaslea bazara, edo talderik ez duen ikaslea bazara, abenduaren 11n Instagramen zuzenekoa eginen dugu eta zure zai izanen gara!

 

Espaziorako proiektu bat eskala txikian, talde lanean eraikitzeko.

CanSat proiektua bigarren hezkuntako ikasleei zuzenduta dago eta bere baitan, teknologia, fisika eta programazioa bezalako gai kurrikularrak hartzen ditu. Espaziorako proiektu bat eskala txikian modu praktikoan landuz, CanSat-ek eduki teorikoak modu interdiziplinarrean lantzen ditu, talde lana eta kolaborazioa sustatuz. Europako Espazio Agentziak (ESAk) lehiaketa hau Europako herrialde guztietan bultzatzen du eta azken helmuga, Europako CanSat torneoa izanen da.

STEM Planetak Nafarroako eskualde fasea antolatzen du eta aurreko urteetan bezala, EAEko taldeak ere hartuko ditu. ESERO (Granada) da ekimenaren estatuko antolatzailearen eta euren web orriaren bidez eman behar da izena:

2020ko martxoaren 7an ospatu zen II. Edizioa, hona hemen jardunaldiaren bideoa eta argazki sorta:

 

Zer da CanSat bat?

Satelite erreal baten simulazioa da, bere bolumena eta forma freskagarri baten lata batean sartuta dituela. Ikaslegoaren erronka egiazko satelite baten azpisistema hain eremu txikian sartzea izanen da, hala nola, elektrizitatea, sentsoreak eta komunizazio sistema bat. Behin hori lortu dela, CanSat-a suziri batean jaurtiko da kilometro bateko altuerara iritsi arte, eta ondoren, erortzen utziko zaio bati plataforma, dron edota puxika baten bitartez. Momentu horretan bere misioa hasi da: zientzia-esperimentu bat exekutatu beharko du, hautsi gabe lur hartu beharko du eta jeitsiera horretan jasotako datuen analisiari ekingo zaio.
 

CanSat proiektuaren hezkuntza-helburuak

Proiektu honen bitartez taldeek espazioko proiektu erreal batean parte hartuko dute. Misioaren helburuak finkatu beharko dituzte eta CanSat-aren diseinuan parte hartu beharko dute osagaiak integratuz, sistema probatuz, jaurtiketa prestatuz eta jasotako datuen analisia eginez. Honen guztiaren bitartez, ikasleek:

  • Modu praktikoan ikasten dute
  • Ikasketa zientifikoetako ikerketa-metodologiarekin harremanetan dago eta errealitateko teknikekin lan eginen dute
  • Teknologia, fisika eta programazioarekin zerikusia duten jakintzak jasoko dituzte, edota zituztenak indartzen dira
  • Koordinazioaz eta talde lanaren garrantziaren jabe izanen dira
  • Komunikazio gaitasunak landuko dituzte

 

Taldeen ezaugarriak

CanSat Nafarroan parte hartzeko estatuko txapelketan eskatzen diren ezaugarri berak eskatuko dira:

  • Bigarren Hezkuntzan denbora-osoan matrikulatuko ikasleak bilatzen dira, gutxienez 14 eta gehienez 20 urte dituztenak.
  • Talde bakoitzeko ikasle kopurua 4-6 kide bitartekoa izan daiteke (4-5ekoa izatea gomendatzen da ikasketa prozesua maximizatzeko).
  • Ikasleen gehiengoak ESAko estatu-kideen nazionalitatea izan beharko dute.
  • Ikasle bakoitzak irakasle (TeamLeader) bat izanen du. Bere ardura taldearen prozesu teknikoa monitorizatzea izanen da eta laguntza eta aholkuak emateko gai izan beharko du. Halaber, estatuko torneoan antolakuntza eta taldearen arteko zubi-lanak eginen ditu eta jaurtiketaren asteburuan taldea lagundu beharko du ere.

 


 

Nafarroako Cansat txapelketan parte hartzeko izen-emate epea abenduaren bukaera arte zabalik dago!

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.