Pasaden astean aurreikusi genituen bezala joan ez ziren esperimentu batzuk egin genituen, hortaz, proiektuarekin aurrera jarraitzeko errepikatu egin behar izan ditugu.
Elektroforesi bat egitean, gure plasmidoa gaizki eraikita zegoela ikusi dugu, beraz, pasaden astean egindako prozesu guztiak errepikatu beharko ditugu, arazoaren zergatia aurkitu arte.
Laborategian egindako esperimenturik gabe ezin da proiektu zientifiko bat sortu, horregatik, aste osoan zehar gure lan garrantzitsuena esperimentuak egiten hastea eta BIOGALAXY proiektua hobe ezagutzea izan da.
Aste honetan gure proiektuaren bigarren fasearekin hasi gara. Mutiloan dagoen agrobioteknologia laborategira lekualdatu gara, CSIC-a lan egiten duen lekua.