Apirila ikasturte osoko hilabeterik interesgarrienetako eta gehien itxaron genuenetako bat izan zen. Izan ere, laborategian hasi ginen lanean, eta proiektuaren bigarren ‘fasea’ hasi genuen. Fase horretan, proiektuarekiko dugun inplikazioa frogatu behar izan genuen, denbora gehiago eskaintzen hasi behar geniolako.