CanSat Nafarroa – EAE eskualde fasea STEM Planetatik antolatzen da. Bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko dibulgaziozko programa da, Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak sustatua, Iruñeko Planetarioak koordinatua eta Leringo Udalaren ezinbesteko laguntzarekin, hori gabe ezin izango baitzen ekitaldia antolatu.
V. Edizioa martxoaren 25ean egingo da Lerinen (Nafarroa).
Izena emateko epea 2022ko azaroaren 30ean amaituko da.
Europako Espazio Agentziak (ESA) CanSat erronkan parte hartzea babesten eta sustatzen du. Lehiaketa Nazionala irabazten duen taldea Europa mailan lehiatuko da, 2023ko ekainaren 26tik 30era.
Nafarroko Cansat Txapelketa STEM Planeta programaren bitartez antolatzen da. Iruñeko Planetarioaren eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eta Hezkuntzako Departamentuaren proiektu honen helburua STEM (ingeleseko sigletatik zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) zer den ezagutaraztea da, arlo horietan orokorrean ikasleen artean bokazioak sustatzeko, eta bereziki, nesken grina pizteko. III. Edizioa martxoaren 21ean ospatuko da Nafarroako Zirkuitoa.
Espaziorako proiektu bat eskala txikian, talde lanean eraikitzeko.
CanSat proiektua bigarren hezkuntako ikasleei zuzenduta dago eta bere baitan, teknologia, fisika eta programazioa bezalako gai kurrikularrak hartzen ditu. Espaziorako proiektu bat eskala txikian modu praktikoan landuz, CanSat-ek eduki teorikoak modu interdiziplinarrean lantzen ditu, talde lana eta kolaborazioa sustatuz. Europako Espazio Agentziak (ESAk) lehiaketa hau Europako herrialde guztietan bultzatzen du eta azken helmuga, Europako CanSat torneoa izanen da.
2020-03-07. Jaurtiketa zirraragarri eta jolas giroan ospatu zen II Cansat Nafarroa joan den martxoaren 7an. 60 gazte baino gehiagok parte hartu zuten 9 taldetan banaturik. STEM Planetak Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak sustatzeko programa da. Iruñeko Planetarioaren eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eta Hezkuntzako Departamentuaren proiektu honen helburua STEM zer den ezagutaraztea da, arlo horietan orokorrean ikasleen artean bokazioak sustatzeko, eta bereziki, nesken grina pizteko.
JAPPSAT está formado por chicas y chicos que ser reunen los viernes en Planetario de Pamplona. Este apartado lo escriben Ainhoa Inchusta, Pablo Gordillo, Pablo Cerdán y Javi Batres.
Curiosat taldea ostiralero Iruñeko Planetarioan biltzen diren gazteez osatuta dago. Atal hau Odei Tarragona, Idoia Urra, Alex Vayanov eta Saioa Ligosen artean idazten dute.
SATuhaitz taldea aurrez STEM Planetaren beste ekimenetan parte hartu duten neska-mutilez osatuta dago. Atal honen egileak Jon Goikoetxea, Saioa Ganuza, Amaia Garcia eta Ruben Muñoz dira. Joan den urtean urtean LaikaSAT taldeak CanSat Nafarroako lehenengo txapelketan parte hartu zuen. Taldeak ikaragarrizko arrakasta izan zuela ikusita, bigarren edizioan Iruñeako Planetarioak hiru talde berri aurkeztu ditu eta hauetako batek lehengo urteko LaikaSAT taldearen lorratza jarraitzen du, SATuhaitz taldea gara.
STEM Planetak eta Iruñeko Planetarioak II. CanSAT Nafarroa Edizioa antolatuko dute Nafarroako Zirkuitoan 2020ko martxoaren 7an. Ikastetxeetako taldeek dagoeneko izena eman dezakete ESAren (Europako Espazio Agentziaren) ESERO webgunearen bitartez.
Bigarren aldiz Nafarroako CanSAT lehiaketan parte hartzeko taldea sortzera goaz. Talde honek Iruñeko Planetarioko instalazioetan burutuko du bere proiektua. 14-18 urte bitarteko gazteentzat. CanSat proiektua bigarren hezkuntako ikasleei zuzenduta dago eta bere baitan, teknologia, fisika eta programazioa bezalako gai kurrikularrak hartzen ditu. Europako Espazio Agentziak (ESAk) lehiaketa hau Europako herrialde guztietan bultzatzen du eta azken helmuga, Europako CanSat torneoa izanen da.