SATuhaitz Taldea (STEM Planeta)



SATuhaitz taldea aurrez STEM Planetaren beste ekimenetan parte hartu duten neska-mutilez osatuta dago. Atal honen egileak  Jon Goikoetxea, Saioa Ganuza, Amaia Garcia eta Ruben Muñoz dira. Joan den urtean urtean LaikaSAT taldeak CanSat Nafarroako lehenengo txapelketan parte hartu zuen. Taldeak ikaragarrizko arrakasta izan zuela ikusita, bigarren edizioan Iruñeako Planetarioak hiru talde berri aurkeztu ditu eta hauetako batek lehengo urteko LaikaSAT taldearen lorratza jarraitzen du, SATuhaitz taldea gara.

Lehenego urtean LaikaSAT taldeak CanSat Nafarroako lehenengo txapelketan parte hartu zuen. Taldeak ikaragarrizko arrakasta izan zuela ikusita, bigarren edizioan Iruñeako Planetarioak hiru talde berri aurkeztu ditu eta hauetako batek lehengo urteko LaikaSAT taldearen lorratza jarraitzen du, SATuhaitz taldeak. Taldekideak LaikaSAT eta NavarraBG (proteinak landareen bidez purifikatu zituen taldea eta bere proiektua MITek Bostonen antolatutako GiantJamboree txapelketan aurkeztu zuena) taldeetako partaideak dira. Bi talde hauek Iruñeako Planetariotik koordinatutako eta Nafarroako Gobernuko Industria, Energia eta Berrikuntzen Zuzendaritzatik sustatutako Planeta STEM proiektu hezigarriaren bidez antolatu ziren. Proiektu honen helburua STEM zaletasunak (ingelesetik Science, Technology, Engineering and Mathematics) Nafarroako gazteei sustatzea da.


SATuhaitz taldea horizontala eta diziplina anitzekoa da, STEM proiektuaren taldeetan ohikoa den bezala. Taldekideak Jon Goikoetxea, Saioa Ganuza eta Amaia Garcia dira eta Ruben Muñoz da hauen begiralea. Jon Goikoetxea 1. batxilergoko ikaslea da Askatasuna ikastetxean (Burlata) eta bere zaletasun nagusiak informatika eta judoa dira. Lehengo urtean, Ruben Muñozekin batera, LaikaSAT taldeko partaidea izan zen. Aurten Ruben Muñoz taldeko Team Leaderra da, izan ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingenieritza informatikoa ikasten ari da. Saioa Ganuza Amazabal BHI (Leitza) ikastetxean 2. batxilergoko ikaslea da eta matematikak eta fisika gogoko ditu, lehengo urtean Amaia Garciarekin batera NavarraBGko taldekidea izan ziren eta Bostonen Biogalaxy proiektua aurkeztu zuten. Bukatzeko, Amaia 2, batxilergoko ikaslea da Jesuitinas ikastetxean (Irueñea), kirolak, txokolatea eta medikuntza maite ditu eta biologi sintetikoari buruzko ezagutza handiak ditu

Urtarriletik hasita martxoa arte CanSat proiektuan arituko dira eta martxoan CanSat Nafarroa txapelketako bigarren egizioan aurkeztuko dute Los Arcosen kokatutako Nafarroako zirkuituan.

 

Bloga

 SATuhaitz Taldea (STEM Planeta)

Zerrendara itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.