Ezagutu atalak haur, irakasle eta familiei informazioa jasotzeko bidean trabak ezabatzea suposatzen du. Ezagutu zutabeak komunikazioan inbertitzea dakar publiko objektiboari egokitutako kanal zahar eta berriak erabiliz, eta irakasle, komunikabide eta influencers deiturikoen artean interesa piztu eta euren trebaketan laguntzea da. "Hau askorentzat aukera bat izan daiteke eta agian inoiz ez zaizu bururatu" esaldiaren mezua zabaltzen lagunduko diguten pertsonen sarea osatzea da Ezagutu oinarriaren helburuetako bat. Baita hezkuntza-zentruetan egituraren berri ematea eta ikasleen artean mezu erakargarria zabaltzea ere, esfortzu berezia eginez neska, irakasle eta familietara iritsi dadin. Lan honetan lagun izanen ditugun erakunde eta pertsonak nabarmentzea izanen da Ezagutu atalaren beste helburuetako bat.
Hautatu zutabea gazteen hautatze-prozesuan hurbil egoteko jarduerak martxan jarriko ditu, Goi Mailako Ikasketak hautatzerako orduan bidelagun izateko. Aholkularitza taldearen laguntza giltzarri izanen da eta horiek laguntzeko orientaziorako materialak, zikloak eta hitzaldiak prestatuko dira komunikazio kanal desberdinetan.